Prestakuntza

 

alt

 

 

Dantzaguneko prestakuntza egitasmoak dantzarien formazioa osatzea du helburu.

 

 

Urtean zehar aurki ditzakezu:

- Opor garaietako ikastaroak: udaran, Gabonetan eta Aste Santuan antolatu ohi diren ikastaroetan dantzan interesatuek aurkitu ahal izango dituzte eskarmentu zabaleko irakasle gonbidatuak. Webgune honetako berriak sailean aurkituko duzu unean uneko ikastaro hauei buruzko informazio eta iragarkiak.

- Dantzaz konpainia egoiliarrarekin klaseak. Ikasturte guztian zehar konpainia honekin klaseak hartzeko aukera duzu. Ballet klasikoaren oinarrizko ezagutza eskatzean da (egutegia kontsultatu).

- Igor Calongerekin klase irekiak (egutegia kontsultatu). 

- Dantzan Ikasi. Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz sortu da Dantzan Ikasi egitasmoa. Dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. Etengabeko irakaskuntza alor guztietan indarrean dago gaur egun eta dantza tradizionalaren alorrean ere bide horretan urrats batzuk eman nahi dira egitarau honen bidez. Dantza tradizionalaren sektorearen osasunaren inguruko azterketak egin direnean formazioa izan da dantza alorreko eragileek azpimarratu duten hutsuneetako bat. Kulturaren Euskal Planean maiz agertu da dantza tradizionalean formaziorako dauden aukera urriekiko kezka. Hori kontuan hartuta jarri du abian Dantzan Ikasi egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiak. Ikastaro, mintegi eta taller teoriko zein praktikoen bidez, dantza irakasleen eta dantzarien formazioa osatzeko aukera eskaini nahi da ekimen honen bidez. Berriak sailean izango duzu egitasmo honen barnean antolatzen diren ikastaroen berri.

- Urtean zehar Dantzagunean antolatzen diren beste ikastaro eta tailerrei buruzko informazioa izango duzu Berriak sailean.

 

 

Inprimatu