Pantaila osoa
Cargando...
 

ZergaBidea programaren laguntza

Hau ZergaBidea programaren laguntzako hasierako orrialdea da, bertan aplikazioa nola erabili azaltzen da eta bertara gehitutako zerga eredu ezberdinak nola bete ere zehazten da.

ZergaBidea programa, Gipuzkoako Foru Aldundiarena soilik den aplikazio informatiko plataforma anitzekoa, doakoa eta elebiduna da. Sarean instalatu daiteke eta bertan sartuta dauden Foru eredu ezberdinen zerga aitorpenak Internet bidez biltegiratu, egin, inprimatu eta aurkeztea ahalbideratzen du. 

Programa informatiko honek, aplikazio bakarrean zerga eredu ezberdinak barne hartzen ditu, aitortzaile batentzat era erraz eta eraginkorrean aitorpen ezberdinak egitea ahalbideratuz.

Sarean lan egin ahal izatearen erabilgarritasunak, programa bera modu autonomoan eguneratzeak, segurtasun kopia automatikoak egiteak eta sistema BAKAR batean zerga-eredu ezberdinak izateak, programa hau erabili nahi duten pertsonentzat tresna erabilgarria izatea dakarte.

Gipuzkoako zergadunei betebehar fiskalak bete eta aitorpenen aurkezpenetan lagundu eta errazteko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak herritar guztientzat eskuragarri jartzen duen aplikazio hau, laguntza programen zerbitzu planaren zati da.

ZergaBidea programarekin egin ahal diren aitorpen ereduen zerrenda:

     

Fecha azul para las novedades. Albisteak eta nobedadeak:

 

2018/12/20 > Dagoeneko, webeko Zergabidea plataforman erabilgarri daude eredu informatiboen 2018ko bertsioak (180, 182, 188, 190, 193, 194, 296, 345, 346 eta 720). 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, eredu horien 2017ko bertsioak ere izango dira webeko Zergabidea plataforman erabilgarri, eta haren bidez aurkeztu beharko dira 2017 eta 2018ko eredu guztiak. 2016ko eta aurreko ekitaldietako eredu informatiboak, ordea, prozedura zaharraren bidez aurkeztu beharko dira.
2018ko aitorpenak prestatzeko, 2017ko aitorpenak DATUAK INPORTATU/AITORPENAK aukera erabilita inportatu ahal izango dira webeko Zergabidea plataforman.