Pantaila osoa
Cargando...
 

Pertsona edo entitate lotuekin egindako eragiketak, aktibo ukiezin jakin batzuetatik datozen errentak murriztuz gero (200-2016)

Atal hau bete beharko da baldin eta entitateak 2/2014 Foru Arauaren 37. artikuluan eta 22. Xedapen iragankorrean arautzen den ez integrazioa aplikatzen badu, jabetza intelektuala edo industriala enpresa lotuen birkontratazioaren bidez partzialki  erosia edo garatua izan bada, Foru Arau honek 42. artikuluaren 3. apartutan jasotakoaren arabera.

Bete beharreko datuak ondorengoak dira:

- Sozietate nagusiaren identifikazio zenbakia, izena eta probintzia. Sozietate nagusia ez egoiliarra bada, herrialdea ipini behar da.

- Pertsona edo entitate lotuaren IFZ eta izena, lotura mota eta eragiketaren zenbatekoa.

Lotura mota: 2/2014 FAren 42.3 artikuluan jasotzen dira:

01.  Entitate bat eta bertako bazkide edo partaideak.

02.  Entitate bat eta bertako kontseilari edo administratzaileak.

03.  Entitate bat eta beste entitate bateko bazkide, partaide, kontseilari edo administratzaileen ezkontideak, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikote, edo ahaidetasun harreman batengatik lotutako pertsonak, baldin eta bi entitateak talde berekoak badira. Ahaidetasun harremana zuzenekoa zein zeharkakoa izan daiteke, odolkidetasunezkoa, ezkontza bidezkoa edo izatezko bikoteak ekar lezakeena, hirugarren mailaraino.

04.  Talde bereko bi entitate.

05.  Entitate bat eta beste entitate bateko bazkide edo partaideak, baldin eta bi entitateak talde berekoak badira.

06.  Entitate bat eta beste entitate bateko kontseilari edo administratzaileak, baldin eta bi entitateak talde berekoak badira.

07.  Entitate bat eta beste entitate bateko bazkide, partaide, kontseilari edo administratzaileen ezkontideak, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikote, edo ahaidetasun harreman batengatik lotutako pertsonak, baldin eta bi entitateak talde berekoak badira. Ahaidetasun harremana zuzenekoa zein zeharkakoa izan daiteke, odolkidetasunezkoa, ezkontza bidezkoa edo izatezko bikoteak ekar lezakeena, hirugarren mailaraino.

08.  Bi entitate, baldin eta lehenengoak gutxienez %25eko zeharkako partaidetza baldin badu bigarrenaren kapital sozialean edo haren fondo propioetan.

09.  Bi entitate, baldin eta bertako bazkideek edo partaideek edo haien ezkontideek, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikote-lagunek, edo ahaidetasun harreman batengatik lotutako pertsonek, zuzenean edo zeharka, gutxienez %25eko partaidetza baldin badute kapital sozialean edo fondo propioetan. Ahaidetasun harremana zuzenekoa zein zeharkakoa izan daiteke, odolkidetasunezkoa, ezkontza bidezkoa edo izatezko bikoteak ekar lezakeena, hirugarren mailaraino.

10.  Lurralde espainiarrean egoitza duen entitate bat eta atzerrian dituen establezimendu iraunkorrak.

11.  Lurralde espainiarrean egoitzarik ez duen entitate bat eta lurralde horretan dituen establezimendu iraunkorrak.

12.  Talde bereko bi entitate, talde horrek sozietate kooperatiboen taldeen araubidean tributatzen duenean.