Pantaila osoa kendu
Cargando...
 

Aitorpenaren aurkezpena (208-2012)

Aitorpen guztiak modu telematikoz bakarrik egin behar dira, nahitaez. Pasahitz operatiboa edo sinadura elektronikoa erabilita baino ezingo dira autentikatu transmisio telematikoak. Horretarako, aitortzaileak Ogasunatarira jo behar du, bertan zerbitzu informatikoen dagokion orrian sartu, eta han dagoela berak nahi duen identifikazio sistema aukeratu.

Telematikoki egiten diren transmisio guztietan, autolikidazioaren kopia bat inprimatu daiteke, zigilu digitalaz hornitua, aurkezpena egin izana frogatzeko. Transmititu bezain pronto autolikidazioaren laburpena agertuko da “aitorpena aurkeztuta eta prozesatu gabe” izenburuarekin. Hortik 24 ordura “aitorpena aurkeztuta eta prozesatuta” moduan agertuko da.

Aurkezteko epea

Aitorpenaren aurkezpena 25 egun naturaleko epean egin behar da, 2012ko abenduaren 31ren ondoren itxitako lehen ekitaldiari dagokion zergaldia amaitu osteko 6 hilabete igarotzen direnetik. Aitorpena epez kanpo aurkeztuz gero, eguneratze-eragiketak baliorik gabe geratuko dira.

Aitorpena Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztea

Aitorpena bete ondoren, “ aurkezpena ” botoia sakatu bezain pronto transmititu beharreko fitxategia sortzen da. Programaren urratsak jarraituz Ogasunataria-ra iritsiko da. Hortik aukeratutako identifikazio sistema osatu ondoren transmititu daiteke aitorpena.

Frogagirien aurkezpena

Aitorpen eredua onartzen duen Foru Aginduan aipatutako dokumentazioa eta, oro har, subjektu pasiboak erantsi nahi dituen bestelakoak telematikoki aurkeztu behar dira beti (“Gipuzkoataria” erabilita) aitorpenarekin batera (2 mega gehienez). Igorpen bat baino gehiago egin daiteke, baina betiere bakoitzerako adierazi den 2 megako mugarekin.

Autolikidazioa bidali eta gero aurkeztu ahal izango da dokumentazioa, hurrengo pausoak jarraituz:

  1. Aitorpena kontsultatu
  2. Akzioak
  3. Artxiboak erantsi:   -.Dokumentuaren deskripzioa

      -.Artxiboa erantsi

      -.Berria