Pantaila osoa kendu
Cargando...
 

Aitorpenaren ezaugarriak eta taldearen beste datu batzuk (220-2013)

Sozietate taldea: zenbakiaren eraketa

Talde zenbakia 4 digitu eta letra baten bidez, edo 5 digituz eratzen da. Lehenengo 2 edo 3 digituak Administrazioak jakinarazitako zenbakiari dagozkio. Azken 2 digituak erregimenaren aplikazioko lehenengo ekitaldiari dagozkio. Letra hautazkoa da: A=Araba, B=Bizkaia, G=Gipuzkoa eta N=Nafarroa

Kreditu entitateez osatutako taldea

Espainiako Bankuaren kontabilitate arauen mende dauden entitateek jarriko dute gako honetan X bat.

Kooperatibez osatutako taldea

2/1997 Foru Arauaren erregimenaren mende dauden kooperatiba taldeek jarriko dute gako honetan X bat.

Sozietate Taldeak enpresa txikiaren kontsiderazioa badauka (7/96 F. Arauaren 49.1 artikuluaren arabera)

Gako honetan X bat jarriko dute baldin eta, aitortzen den zergaldian, talde osoak enpresa txikitzat hartzeko baldintzak betetzen baditu, Sozietate gaineko Zergaren 7/1996 Foru Arauak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, foru arau horren VIII. tituluak II. kapituluan jasotzen duen araubide berezia erabilita edo erabili gabe. Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak enpresa txikitzat hartuko dira:

  1. Ustiapen ekonomiko bat egitea.
    Ustiapen ekonomikoaren definizioa. 45/1997 FDren 38.2 Art. Aurreko apartatuan aipatutako 1. eta 2. apartatuetako a) letran xedatutakoaren ondorioetarako, ulertuko da entitate batek ustiapen ekonomiko bat egiten duela jarduera ekonomiko bat garatzen duenean Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan ezarritakoaren arabera.
  2. Bere eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunean definitzen den eran, edo bere aktiboa, 10 milioi eurokoa baino handiagoa ez izatea.
  3. Batez besteko plantila 50 langile baino gehiago ez izatea.
  4. Aurreko beharkizunetako bat betetzen ez duten enpresek ez edukitzea entitate horien kapitalean, dela zuzenean dela zeharka, %25 edo gorako partaidetzarik, non eta entitate horiek ez diren kapital-arriskuko fondo edo sozietateak edo enpresen sustapenerako sozietateak (Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 59. eta 60. artikuluetan aipatuak hurrenez hurren), eta euren partaidetza ez den sozietate horien xede soziala betetzearen ondorio bat.

Baterako tributazioa (Estatua/Foru Aldundiak/Nafarroa)

Gako honetan X bat jarriko da baldin eta taldeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomi Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen arabera, aldi berean tributatzen badu Estatuan eta Euskal Herriko Foru Aldundietan edota Nafarroako Foru Erkidegoan.

Aitorpen osagarria

Entitateek X bat jarri behar dute gako honetan zergaldi bereko beste aitorpen baten aitorpen osagarria aurkezten dutenean.

Sozietateen zerrenda

Menpeko entitateen identifikazio datuak beteko dira, taldeko entitate nagusiaren daturik ez, automatikoki beteta agertuko bait dira.