Aitorpenen laburpena (194-2008)
Programa batean Aitortzailearen araberako kudeaketa aukera erabilita sartzea erabaki badugu, aitorpenak gehitu aurretik sortu behar da aitortzailea. Ondoren, alde batera utzita zer kudeaketa mota hautatu dugun, Aitorpen berria sakatu behar dugu, aitorpen bat sortzeko.
Nahi adina aitorpen sortu edo bikoiztu ditzakezu, eta horiek guztiak dagokion aitortzaileari geratuko dira lotuta.Aitorpen bakoitzean aitortu diren jasotzaileen laburpena ikusteko, ekitaldia aukeratu beharko duzu aitorpenen zerrendan.
Hartukizunen zerrenda
Hartukizun berria: sakatu aitortzen diren hartzukizunen datuak betetzeko.
Aitorpeneko hartzaileen zerrenda gorantz edo beherantz, identifikazio fiskaleko zenbakiaren eta izenaren arabera ordenatzeko aukera daukazu. => Horretarako, klik egin paneleko honelako izenburuen gainean: pertzepzioen laburpena.
Hartukizunaren datuak: sakatu botoia Hartukizunen zerrendan aukeratuta dauden hartukizunen datuak ikusi edo aldatzeko edo, bestela, egin klik bikoitza zerrendako hartukizunaren gainean harengana zuzenean iristeko. Pertzepzioak ezabatzeko, era berean, klik egin dezakezu laburpen pantailan pertzepzio bakoitzaren eskuineko paperontziaren gainean.
Ezabatu hartukizuna: Hartukizunen zerrendatik zuk aukeratutako hartukizuna ezabatzen eta deuseztatzen du, hala baieztatu ondoren.