Pantaila osoa kendu
Cargando...
 

Aitortua (182-2008)

Sakatu Aitortu berria botoia 182 ereduko aitorpenean jasotako aitortuen datuak betetzeko.

IFZ: ordaindu edo atxiki zaion aitortuarena.

Deiturak eta izena edo sozietatearen izena: idatzi, ordena honetan, aitortuaren deiturak eta izena edo sozietatearen izena.

Probintzia kodea: jarri aitortuaren helbideari dagokion probintziaren kodea.

Izaera: jarri aitortuaren izaera honako gako hauen arabera:

 

Gakoa

Azalpena

F

Pertsona fisikoa

J

Pertsona juridikoa

E

Errentan esleitzeko erregimeneko entitatea

Adingabea / Ez egoiliarra: lauki hau markatu aitortuak IFZ ez badu adingabea edo ez egoiliarra delako.

Ordezkariaren IFZ: sartu ordezkariaren identifikazio fiskaleko zenbakia bakarrik aitortuak IFZ ez badu adingabea edo ez egoiliarra delako.

Gakoa: jarri gakoa honako balore hauen arabera:

A: Mezenasgoan, lehentasuneko jardueretan edo programetan sartzen ez diren dohaintzak
C: Ezgaituen ondareari egindako ekarpena
D: Ezgaituen ondare erabilpena
E: Diru gastua eta ondasun suntsikorren kontsumoa,onuradunaren bizitzeko beharrei erantzuteko ondare babestura ekarri direnak eta ondasun edo eskubideen erabilpentzat hartu behar ez direnak.

F: Kuota sindikala
G: Alderdi politikoen aldeko ekarpena
H: Alderdi politikoen aldeko gainerako ekarpenak

R:Mezenasgoan, lehentasuneko jardueretan edo programetan sartzen diren dohaintzak

Kenkariaren %: A eta R gakoen kasuan, egindako dohaintzei aplikagarri zaien kenkariaren portzentajea adieraziko da. Gainerako gakoetarako, bete gabe utziko da.
Dohaintza-emaile batek egin dituen dohaintzei kenkari portzentaje desberdinak aplikatzen bazaizkie, idazpen independenteetan adieraziko dira.

Zenbatekoa edo balorazioa: diruzko dohaintzaren, ekarpenaren edo ondare erabilpenaren urteko zenbatekoa adieraziko da edo, bestela, jenerotan egindako dohaintzaren, ekarpenaren edo ondare erabilpenaren balorazioa.

Jenerotan: jarri X bat lauki honetan dohaintza, ekarpena edo ondare erabilpena jenerotan egin bada.
Aitortu batek aldi berean dirutan eta jenerotan egin baditu dohaintzak, ekarpenak eta ondare erabilpenak, idazpen independenteetan adieraziko dira.

Ezeztatzea: A eta R gakoaren kasuan, lauki honetan X jarriko da aurreko ekitaldietan jaso den dohaintza bat, kenkarirako eskubidea duena, ezeztatu denean.

Ezeztapenaren ekitaldia: “Ezeztatzea” laukian X jarri bada, adierazi hemen zein ekitalditan egin zen ezeztatutako dohaintza.

C ETA D GAKOAK BAKARRIK
Baldin eta "jenerotan" jarri bada

Ondasun mota: adierazi ondasun mota gako hauen arabera:

I: Ondasun higiezina
V: Balore higikorrak
O: Besterik

Ondasunaren identifikazioa: "Ondasun mota" eremua bete bada, honela identifikatuko da ekarpenagatik edo ondare erabilpenagatik aitortzen den ondasuna: KEZ (katastroko erreferentzia zenbakia) ondasun higiezinen kasuan, eta ISIN kodea balore higikorren kasuan. Bestelako ondasunak direnean, eremu hau bete gabe utziko da.