Pantaila osoa kendu
Cargando...
 

Aldi baterako nahiz biziarteko errentak (714-2015)

Diru kaptal bat edo ondasun higigarri zein higiezinak ematearen ondorioz eratzen diren aldi baterako edo biziarteko errentak aitorpenaren ekitaldiko abenduaren 31n duten kapitalizazio balioaren arabera konputatuko dira. Horretarako, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan pentsioak eratzeko ezarrita dauden arau berberak aplikatuko dira.