Pantaila osoa kendu
Cargando...
 

Aurkezpena (180-2014)

180 eta 10I ereduaren moduloa aplikazio informatikoa da, bakar-bakarrik Gipuzkoako Foru Aldundiak landu duena 180 ereduaren aitorpena internet bidez edo baliabide informatikoez bete, inprimatu, grabatu eta aurkezteko, hiri ondasun higiezinak errentan emateagatik lortutako etekinen gaineko atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpena. Era berean, programak aukera ematen du 10I ereduko atxikipen eta konturako sarrerei buruzko banakako ziurtagiria inprimatzeko.

Aplikazio hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza programaren zerbitzu planaren barruan kokatuta dago. Aipatu plana zergadun guztien eskura jarrita dago, zerga betebeharrak betetzen lagundu eta errazteko asmoz. Programa hau aitorpen batzuk modu erosoago eta eraginkorrago batean aurkezteko aukera ematen duten programa informatikoen taldekoa da.

Programak aukera ematen du aurreko ekitaldietako aitorpenen datuak zuzenean inportatzeko.

Aplikazioa oso sinplea izateak, aitorpen asko gordetzeko aukera emateak eta horiek disketean inprimatu eta grabatzeko posibilitateak izateak programa hau oso lanabes erabilgarri bihurtzen dute bide honetan abiatu nahi duten pertsonentzat.