Pantaila osoa kendu

Aurkezpena (182-2008)

182 ereduaren moduloa Gipuzkoako Foru Aldundiaren soilik den aplikazio informatikoa da.Programak aukera ematen du 182 ereduaren aitorpena (dohaintzei eta jasotako ekarpenei buruzko aitorpen informatiboa) betetzeko, imprimatzeko eta disketez edo internet bidez grabatu eta aurkezteko. Era berean, ondare babestuen titularrak edo administratzaileak, langileen sindikatuak eta alderdi politikoak daude 182 eredua aurkeztera behartuta.

Aplikazio hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza programaren zerbitzu planaren barruan kokatuta dago. Aipatu plana zergadun guztien eskura jarrita dago, zerga betebeharrak betetzen lagundu eta errazteko asmoz. Programa hau aitorpen batzuk modu erosoago eta eraginkorrago batean aurkezteko aukera ematen duten programa informatikoen taldekoa da.

Programak aukera ematen du aurreko ekitaldietako aitorpenen datuak zuzenean inportatzeko.

Aplikazioa oso sinplea izateak, aitorpen asko gordetzeko aukera emateak eta horiek inprimatu eta grabatzeko posibilitatea izateak programa oso lanabes baliagarri bihurtzen dute erabili nahi duten pertsonentzat.