Datuak 2014 ekitaldiko 220 eredutik inportatzea (220-2015)
Aurreko ekitaldietako aitorpenen datuak inportatzeko, honela egin behar da:
- Aukerak leihoaren barruan, "Inportatu datuak" hautatu behar duzu. Leiho berriaren barruan "Aurreko ekitaldietako aitorpenak inportatu" aukeratu eta hurrengoabotoiari eman.
- Hurrengo leihoan hautatu behar da eredua, jatorrizko ekitaldia (bikoiztu nahi duzuna) eta helmugako ekitaldia.
- Azkenik, inportatu nahi dituzun aitorpenak hautatu eta gero Hurrengoa sakatu behar duzu. Hurrengo leihoan aitorpenak ongi inportatu direla baieztatzen da.
Aipatu behar da bakar-bakarrik honako datuak inportatu ahal izango dira, taldeko entitate bakoitzak 2014ko 220 ereduan adieraziak:
- Taldearen zenbakia.
- Sozietateen zerrenda (Sozietate izena, IFZ, probintzia, zein ekitalditan sartua eta jabari %).
- Egin gabeko ezabaketak
- Taldearen oinarri ezargarri negatiboak.
- Taldean sartu aurretik lortutako oinarri ezargarri negatiboak.
-
2000 eta 2014 bitartean sortutako kenkariak:
- Barruko zergapetze bikoitzagatik kenkaria (2013 ekitaldia eta aurrekoak)
- Nazioarteko zergapetze bikoitzaren kenkaria (2013 ekitaldia eta aurrekoak)
- Zergapetze bikoitzaren kenkaria (2014 ekitaldia)
- Kuotan mugatutako kenkariak
- Kuotan mugatu gabeko kenkariak