Hobaria (714-2015)
%75eko hobaria aplikatuko zaio hondorengo apartatuetan jasotako ondasun eta eskubideei dagokien kuota osoaren zatiari:
- Jarduera ekonomikoari lotutako pertsona fisikoen ondasun eta eskubideek, betiere jarduera hori zergadunak ohikotasunez, pertsonalki eta zuzenean egiten badu eta errenta iturri nagusia bada.
- Merkatu antolatuetan kotizatutako zein kotizatu gabeko entitateetako akzio eta partaidetzek eragiten duten kuotari ere.
1. Adibidea
500.000 higiezinetan
500.000 hobaria duten jardueretan
1.000.000 ondasuna guztira
0 zorrak
1.000.000 oinarri ezargarria
700.000 murrizketa
300.000 oinarri likidagarria
750 kuota osoa
Hobaria
500.000/1.000.000 = 0,5 (oinarri ezargarriaren % 50 hobaria duen ondasunari dagokio). Hobaria, ondasunak kuota osoan suposatzen duenaren %75a da.
Hobaria = 0,75 x 0,5 x 750 = 281,25
2.Adibidea
500.000 higiezinetan
200.000 hobaria ez duten jardueretan
300.000 hobaria duten jardueretan
1.000.000 ondasuna guztira
100.000 hobari duten jardueretako zorra
100.000 beste zorrak
800.000 oinarri ezargarria
700.000 murrizketa
100.000 oinarri likidagarria
250 kuota osoa
Hobaria
(300.000 – 100.000/800.000 = 0,25 (oinarri ezargarriaren % 25 hobaria duen ondasunari dagokioe). Hobaria = 0,75 x 0,25 x 250 = 46,87