Pantaila osoa kendu

Inportatu aitortuak (345-2008)

Programa honek hartzaileen testu-fitxategiak inportatzeko aukera ematen du. Fitxategiek indarrean dagoen formatuaren arabera, edo, bestela, formatu libre edo pertsonalizatuko testu fitxategiak izan daitezke.

Era berean, programaren bertsio honek aukera ematen du aurreko araudian definitutako egitura edo formatuarekin grabatu ziren aitortuen datuak inportatzeko. Oraingo programara ekartzen dira, beraz.

Aitorpen bat irekita dagoenean eta Inportatu edo Aitortuak fitxategitik inportatu aukera erabilita, aitorpen horretan txertatuko da inportatutako testu fitxategian jasotako errentatzaile zerrenda.

Programak, besterik adierazi ezean, inportatu beharreko fitxategiaren izena eta kokapena proposatuko dizu; fitxategi edo kokapen hori okerra bada, sakatu ">>" botoia eta datu zuzenak sartu.