Kapital higiezinaren etekinak (109-2014)
Kapital higiezinaren etekinen kontzeptua
ETXEBIZITZAZ BESTEKO ONDASUN HIGIEZINAK LAGATZEAGATIK LORTUTAKO ETEKINAK (ERRENTAMENTUAK, …)
DATU OROKORRAK
Ondasun higiezin hiritar nahiz landatarrak edota horien gaineko eskubide errealak lagatzetik datozen etekin osotzat hartuko dira ondasun horiek errentan edo azpierrentan ematetik, edota erabilpen edo gozamen eskubideak eratu edo lagatzetik ondorioztatzen diren guztiak.
Ondasun higiezinak lagatzeagatik jasotako zenbateko guztiak oso-osorik integratuko dira oinarri ezargarrian. Denboran zehar modu irregular nabarmenean lortutakoak, ordea, %100etik beherako portzentajean integratuko dira.
Jasotzailearen gakoa: aukeratu dagokion jasotzailea, kapitaletik eratortzen diren etekinak indibidualizatzeko irizpidea kontuan hartuta.
1985eko maiatzaren 9a baino lehen egindako errentamendu kontratua, errenta eguneratzen ez duena: adieraziko da errentamendu kontratua 1985eko maiatzaren 9a baino lehen egin den edo ez. Era berean, adieraziko da errenta berrikusteko eskubiderik duen edo ez, Hiri Errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legeak bigarren xedapen iragankorraren 11. apartatuko 7. erregelan dioenaren arabera.
Helbidea, udalerria, posta kodea eta OHZ-ren zenbaki finkoa: errentan emandako ondasun higiezinaren helbidea, udalerria, OHZ zenbaki finkoa (letra eta guzti)eta posta kodea adieraziko da.
Errentariaren IFZ: errentariaren IFZ adieraziko da.
Errentariaren izen-abizenak edo sozietate izena: errentariaren izen-abizenak edo sozietate izena adieraziko da.
SARRERAK
Etekinak: errentari edo azpierrentariarengandik, edota erabilpen edo gozamen eskubideen lagapen-hartzaile edo onuradunarengandik kontzeptu guztiengatik jasotako zenbateko osoa jarriko da, higiezinarekin batera lagatako ondasun guztiei dagokiena barne, baina kanpoan utziz Balio Erantsiaren gaineko Zerga.
Errentan baldin badago eta etekinik ez baldin bada aitortzen, Aberastasunaren zergak dioen balioaren %5 suposatuko da etekin garbi bezala, familiartekoetaz hitzegiten ari ez bagara behintzat.
%100etik beherako integrazioa: bete lauki hau integrazio portzentajea %100etik beherakoa denean.
Sorreraldia: etekinak %100etik beherako portzentajean integratzen direnean bakarrik beteko da.
Integrazio portzentajea: adierazi zein portzentajetan integratzen diren etekinak oinarri ezargarrian Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauak xedatutakoaren arabera. Hona hemen laburki:
- 2 eta 5 urte bitarteko sorreraldia duten etekinak: %60.
- 5 urtetik gorako sorreraldia duten etekinak eta erregelamenduz denboran zehar era irregular nabarmenean lortutakotzat jotzen direnak: %50.
GASTUAK
Interesak: etekinen sorburu diren ondasunak nahiz erabilpen edo gozamen eskubideak eskuratu, birgaitu edo hobetzeko inbertitutako inoren kapitalen interesak, eta gainerako finantzaketa gastuak, ondasun higiezinaren etekin osoraino.
Estatukoak ez diren zergak: konputatzen diren etekinetan edo horien sorburu diren ondasun edo eskubideetan eragiten duten tributu ez estatalak jarriko dira, izaera zigortzailerik ez dutenean.
Formalizazioa, defentsa juridikoa: ondasunak errentan edo azpierrentan emateko nahiz eskubideak laga edo eratzeko formalizaziotik datozenak eta ondasun, eskubide eta etekinen defentsa juridikotik eratorritakoak.
Saldo kobragaitzak: hauek adieraziko dira behar bezala justifikatzen direnean. Justifikatuta daudela ulertuko da:
- Zorduna konkurtso egorean dagoenean.
- Zergadunak kobratzeko egin duen lehen saialditik zergaldiaren amaiera bitartean sei hilabete baino gehiago igaro direnean inolako krediturik berritu gabe.
- Saldo kobragaitza kenkaria egin ondoren kobratzen bada, sarrera bezala aitortuko da kobratzen den ekitaldian.
Artapen eta konponketa gastuak: ondasunak handitu edo hobetzeko gastuak ez dira sartuko.
Aseguru primak: ondasun edo eskubideen gainean egiten diren aseguru primak: erantzunkizun zibilekoak, sute edo lapurreten aurkakoak, kristalen apurketakoak, etab...
Zerbitzu eta hornidurak: zerbitzu eta horniduretara bideratu diren kopuruak adieraziko dira.
Amortizazioa: ondasun higiezina eta honekin batera lagatako beste ondasunak amortizatzera zuzendutako zenbatekoak adieraziko dira, beti ere beren benetako baliogalerarekin bat badatoz. Egindako amortizazioen baturak ezingo du ordaindutako erosketa balioa gainditu.
ATXIKIPENAK
Atxikipena: errentamenduak atxikipena izan badu, jarri bere zenbatekoa.
Titularitate portzentajea: zergadunari dagokion titularitate portzentajea jarriko da.
ETXEBIZITZA ERRENTAN EMATEAGATIK LORTUTAKO ETEKINAK
DATU OROKORRAK
Apartatu honetan bakar-bakarrik sartuko dira Hiri Errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 2. artikuluan etxebizitza errentamendutzat hartutakoetatik datozen etekinak.
Jasotzailearen gakoa: aukeratu dagokion jasotzailea, kapitaletik eratortzen diren etekinak indibidualizatzeko irizpidea kontuan hartuta.
1985eko maiatzaren 9a baino lehen egindako errentamendu kontratua, errenta eguneratzen ez duena: adieraziko da errentamendu kontratua 1985eko maiatzaren 9a baino lehen egin den edo ez. Era berean, adieraziko da errenta berrikusteko eskubiderik duen edo ez, Hiri Errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legeak bigarren xedapen iragankorraren 11. apartatuko 7. erregelan dioenaren arabera.
Helbidea, udalerria, posta kodea eta OHZ-ren zenbaki finkoa: errentan emandako ondasun higiezinaren helbidea, udalerria, OHZ zenbaki finkoa (letra eta guzti)eta posta kodea adieraziko da.
Errentariaren IFZ: errentariaren IFZ adieraziko da.
Errentariaren izen-abizenak edo sozietate izena: errentariaren izen-abizenak edo sozietate izena adieraziko da.
SARRERAK
Etekinak: errentariak, azpierrentariak, lagapen-hartzaileak edo onuradunak etxebizitza erabili edo gozatzeko eskubide edo ahalmenagatik guztira jaso den zenbatekoa adieraziko da.
GASTUAK
Interesak: etekinen sorburu diren ondasunak nahiz erabilpen edo gozamen eskubideak eskuratu, birgaitu edo hobetzeko inbertitutako inoren kapitalen interesak, eta gainerako finantzaketa gastuak, ondasun higiezinaren etekin osoraino.
Titularitate portzentajea: zergadunari dagokion titularitate portzentajea jarriko da.
Etekin Irregularrak: Etekinak portzentai murriztuan integratzen baldin badira, lehenengo 300.000 euroei bakarrik aplikatuko zaie portzentai murriztu hori. Hurrengoak %100ean integratuko dira.
INGRESOS
Rendimientos: Se consignará el importe íntegro que por todos los conceptos se reciba del arrendatario, subarrendatario, cesionario o beneficiario de la constitución del derecho o facultad de uso o disfrute que recaiga sobre la vivienda.
GASTOS
Intereses: Intereses de los capitales ajenos invertidos en la adquisición, rehabilitación o mejora de los bienes arrendados.
Porcentaje de integración: en el caso de que el % de integración fuera inferior al 100% la cuantía de los rendimientos sobre los que se aplicará el % de integración no podrá superar los 300.000 euros anuales. El resto se integrará al 100%.