Pantaila osoa kendu
Cargando...
 

Kontabilitate emaitzaren zuzenketak (kontabilitatez kanpoko doiketak) (200-2016)

KONTABILITATEZ KANPOKO DOIKETAK” apartatua osatzen duten laukiak Sozietateen gaineko Zergaren oinarri ezargarria zenbatespen objektiboaren erregimenean kalkulatzeko erabiltzen dira. Kontabilitate emaitzari Zergaren 2/2014 Foru Arauaren prezeptuak aplikatuz egiten da zuzenketa, aipatutako foru arauaren 15.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Hortaz, Kontabilitate Emaitzari aplikatu beharreko gehikuntzak edo gutxipenak adierazi behar dira lauki horietan, aitortzen den zergaldiko oinarri ezargarria kalkulatzeko.

Hona hemen, orientabide modura, kontabilitate emaitzen zuzenketak betetzera behartzen duten legezko prezeptuak:

  • Sozietateen gaineko zerga:  2/2014 Foru Arauaren 31. artikuluko 1 apartatuaren b) letra.
  • Amortizazioak: 2/2014 Foru Arauaren 16, 17, 19, 20 eta 21. artikuluak.
  • Mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainak (amortizazio libre eta azkartua): 2/2014 Foru Arauaren 21. artikulua.
  • Finantza errentamendua: 2/2014 Foru Arauaren 18. artikulua.
  • Ondare elementuen balio narriadurak sortutako galera: 2/2014 Foru Arauaren 22 artikulua.
  • Kaudimen gabezietarako kredituen narriadurak sortutako galera mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak: 2/2014 Foru Arauaren 22. artikulua.
  • Zergan kenkaridunak ez diren hornidurak: 2/2014 Foru Arauaren 26 artikulua.
  • Zergan kenkaridunak ez diren gastuak: 2/2014 Foru Arauaren 31. artikulua.
  • Merkatuko balio normalaren aplikazioa: 2/2014 Foru Arauaren 40, 41, 42, 49. eta 50. artikuluak.
  • Errentak zuzentzea monetaren balio galeragatik: 2/2014 Foru Arauaren 40.9 artikulua.
  • Salbuespena dibidenduen eta mozkin partaidetzen gaineko zergapetze bikoitzarengatik: 2/2014 Foru Arauaren 33. artikulua.
  • Salbuespena entitateen partaidetza eskualdatuz lortutako errenten zergapetze bikoitzarengatik: 2/2014 Foru Arauaren 34. artikulua.
  • Salbuespena establezimendu iraunkorrek lortutako errentarengatik2/2014 Foru Arauaren 35. artikulua.
  • Sarreren eta gastuen denborazko egozpena: 2/2014 Foru Arauaren 54. artikulua.
  • Azpikapitalizazioa: 2/2014 Foru Arauaren 47. artikulua.
  • Berrinbertsioaren salbuespena (2/2014 FA aren 36. artikulua eta 2º xedapen iragankorra)Atal hau 36. artikuluan jasotako beharkizunak betetzen direnean, bai aparteko mozkinak berinbertitzeagatik edo berinbertsioaren onura galtzeagatik.
  • Jabetza intelektualetik edo industrialetik datozen sarreren murrizketa: 2/2014 Foru Arauaren 37. artikulua.
  • Itsas garraioko enpresen araubidea: 2/2014 Foru Arauak VI. tituluko II kapituluan arautzen den erregimen berezia aplikagarria aukeratu egin badute.
  • Errenten egozpena (AEE, IET, AIETE): 2/2014 Foru Arauaren VI. tituluko II kapitulua.
  • Kapital-arriskuko sozietate eta fondoak2/2014 Foru Arauaren VI. tituluko IV kapitulua.
  • Ondasun eta eskubideen balorazioa. Berregituratze eragiketen araubide berezia: 2/2014 Foru Arauaren VII. tituluko VI. kapitulua.
  • Meatzaritza eta hidrokarburoak (agortze faktorea)2/2014 Foru Arauaren 28 eta 29. artikuluak.
  • Balore jakin batzu dauzkaten entitateak: 2/2014 Foru Arauaren 14º xedapen gehigarria.
  • Partzialki salbuetsitako entitateen zerga araubidea: 2/2014 Foru Arauaren 32.3 eta 38 artikuluak.

  • Irabazi asmorik gabeko entitateen zerga araubidea: 3/2004 Foru Araua.

  • Kooperatibak: nahitaezko erreserba fondorako zuzkiduraren %50: Legean edo estatutuetan hala ezarrita egoteagatik, kooperatibek nahitaezko erreserba fondorako ematen duten zenbatekoaren %50 adierazi behar da apartatu honetan, kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauak 16.2 artikuluan jasotakoaren arabera.

  • Lehen aplikazioaren doikuntzak (45/1997 Foru Dekretuaren hamaikagarren xedapen iragankorra):

    1. Lehendabizi aplikatzekoa den doiketaren saldoaren zenbateko osoa 2008ko oinarri ezargarrian integratzea aukeratu zuten subjektu pasiboek ez dute beste zuzenketa bat egin beharrik.
    2. Doiketak aipatutako xedapen gehigarriaren 2. puntuaren arabera aplikatzea erabaki zuten entitateek, aldiz, ekitaldiko oinarri ezargarrian integratu behar dituzte Kontabilitate Plan Orokor berriaren arabera sortutako gastu eta sarrerei dagozkien abonuak edo karguak.
  • Balio gehikuntza garbiaren kontabilitateko amortizazioaren eta amortizazio fiskalaren arteko diferentzia, balantzeen eguneratzea FDA 1/2013:1/2013 Foru Dekretu Arauaren 9.1 artikulua, otsailaren 5ekoa, balantzeak eguneratzeari buruzkoa.
  • Eguneratutako ondare elementuen balio narriadura, balantzeen eguneratzea FDA 1/2013: 1/2013 Foru Dekretu Arauaren 9.2 artikulua, otsailaren 5ekoa, balantzeak eguneratzeari buruzkoa.
  • Eguneratutako ondare elementuen eskualdaketan izandako galerak, balantzeen eguneratzea FDA 1/2013: 1/2013 Foru Dekretu Arauaren 9.2 artikulua, otsailaren 5ekoa, balantzeak eguneratzeari buruzkoa.
  • Higiezinen errentamenduaren kualifikazioa daukan jarduera egiten duen entitatea: Subjektu pasiboek 2/2014 FAaren 115.1 artikuluan azaltzen diren baldintzak betetzen dituztenean eta VI tituluko VIII kapituluan jasotakoaren arabera araubide berezi hori aukeratu dutela jakinarazi dutenek.

  • Higiezinen errentamenduaren kualifikazioa daukan jarduera egiten duen entitatea: Subjektu pasiboek 2/2014 FAaren 115.2 artikuluan azaltzen diren baldintzak betetzen dituztenean eta eta VI tituluko VIII kapituluan jasotakoaren arabera araubide berezi hori aukeratu dutela jakinarazi dutenak.

  • Tokiko zerbitzu publikoak emateagatik eratorritako errentak2/2014 FAaren 39.1 artikulua.

  • Partadietza maileguak emateagatik lortutako errentak2/2014 FAaren 39.3 artikulua.

  • Bestelako zuzenketak: Gako hauetan kontabilitate emaitzaren beste zuzenketa batzuei dagozkien zenbatekoak adieraziko dira, hain zuzen ere, zerrenda honetan orientabide modura azaldu diren zuzenketen gakoetan sartu ezin daitezkeenak.

Edukien aurkibidea: