Pantaila osoa kendu

Kuota (109-2012)

OINARRI LIKADAGARRIARI OROKORRAREN KUOTA

Oinarri likidagarri orokorrari aplikatu beharreko tarifa edo karga eskala honako hau da: 

 

     Oinarri Likidagarri orokorra (kopuru honetaraino)

Euro

Cuota osoa

Euro

  Gainerako oinarri likidagarria

Euro


Tasa

%

0,00

0,00

15.160,00

23,00

15.160,00

3.486,80

15.160,00

28,00

30.320,00

7.731,60

15.160,00

35,00

45.480,00

13.037,60

19.490,00

40,00

64.970,00

20.833,60

25.030,00

45,00

90.000,00

32.097,10

30.000,00

46,00

120.000,00

45.897,10

55.000,00

47,00

175.000,00

71.747,10

Hortik gora

49,00

 

AURREZPENAREN OINARRI LIKIDAGARRIAREN KARGA 

Aurrezpen likidagarriko lehenengo 4.000,00 euroei %20a aplikatuko zaie, eta kopuru horretatik gora, % 23a.

Aurreko ekitaldietako kenkariak egiteko eskubidea galtzeagatik izandako gehikuntza: adierazi hemen zenbatekoa den aurreko urteetan egin ziren baina, behar diren baldintzak ez betetzeagatik, jada aplikatu ezin daitezkeen kenkarien batura, gehi Zergen Foru Arau Orokorrak 26.6) artikuluan aipatzen dituen berandutza interesak. Interes horiek kalkulatzeko, datak adierazi behar dira.

Ohiko etxebizitza erosteagatik aplikatutako kenkarirako eskubidea galtzen denean, komeni da bi egoera bereiztea :

  1. Etxebizitza 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera erosi bada, finantzazioa eta inbertsioa batu behar dira kreditu fiskala berrezartzeko, kreditu hori bi kontzeptuek kontsumitzen dutelako.
    Hortaz, kenkariaren galera adierazteko, "Galera mota" zerrenda zabaldu behar da eta datua "2007an eta hurrengo urteetan erositako etxebizitza" lerroan jarri, lerro horrek bi kontzeptuak hartzen dituelako, finantzazioa eta inbertsioa.

  2. >Aldiz, etxebizitza 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen erosi bada, finantzazioa eta inbertsioa bereizi behar dira, kreditu fiskala inbertsioak bakarrik kontsumitzen duelako.
    Kasu horretan, besteren kapitalak erabiltzeagatik (finantzazioagatik) ordaindutako interesei dagokien kenkariaren galera "Etxebizitzaren finantzazioa" lerroan jarri behar da, eta ohiko etxebizitzaren erosketan inbertitutako kopuruengatik (inbertsioagatik) egindako kenkariaren galera "Etxebizitzaren inbertsioa" lerroan ipiniko da.

Ordainketa bi zatitan: ateratzen den kuota diferentziala positiboa bada eta ordainketa bi zatitan egin nahi baduzu, aukeratu "Ordainketa bi zatitan". Aitorpenak epez kanpo aurkezten badira ordainketa ezin da zatikatu.

Aukeratu kalkulu sistema:

1. Erregimen orokorra

2. Erregimen berezia: Aukerako likidazioa (lanaren etekinak)

Nork duen aukera:

Zergadunak jaso dituen lan etekin gordinak 12.000,00 eurotik gorakoak eta 20.000,00 eurotik beherakoak direnean, eta aitorpena aurkeztera behartuta badago lan etekinak jasotzen dituelako (ordaintzaile bat baino gehiago, lan kontratu bat baino gehiago, ezkontidearen pentsio konpentsagarriak, etab.) bi modutara ordain dezake zerga:

  1. PFEZren xedapen orokorrei jarraiki.

  2. lanaren etekin gordinak bakarrik kontuan hartuz, eta horretarako, aukerako likidazioaren orria bete beharko du.

Nork ez duen aukerarik

Besteak beste, honako zergadun hauek ezin dira aurreko apartatuan aipatu den aukeraz baliatu :

  • 20.000,00 eurotik gorako lan etekin gordinak jaso dituztenak.

  • Kapitalaren etekinengatik (salbuetsitakoak barne) eta ondare irabaziengatik 1.600,00 euro gordin baino gehiagoLortu dituztenak.

  • Jarduera ekonomikoen etekinak lortu dituztenak.

  • Salbuespen, hobari, murrizketa, kenkari edo beste edozein zerga onuraz gozatzeko ezarrita dauden baldintza, epe edo zirkunstantzietako bat betetzen ez dutenak, baldin eta horrek berekin badakar Zerga Administrazioari zirkunstantzia horren berri ematea edo erregularizazio edo dirusarreraren bat egin behar izatea.

Prozedura

Lehendabizi kuota osoa kalkulatu behar da, eta horretarako atxikipen portzentajea aplikatuko zaio lan etekinen baturari. Ondoren, kuota horretatik kenduko dira lan etekinei egindako atxikipenak eta konturako sarrerak.

Aplikatu behar den atxikipen portzentajea jarraian agertzen den taula orokorretik aterako da:

  • "Urteko etekintzat" diruz eta gauzen bidez jasotako ordainsarien batura hartuko da (pentsio planei eta BGAEei egindako egozpenak sartu gabe).

  • "Seme-alaben eta beste ondorengoen kopurutzat", kenkari honetarako eskubidea ematen dutenen kopurua hartuko da. Pentsioak eta hartzeko pasiboak jasotzen dituztenek ondorengo ahaide bati dagokion zutabea hartuko dute kontuan taulako atxikipen portzentajea kalkulatzeko, beti ere kenkarirako eskubidea ematen dieten ondorengo ahaideak bi edo gehiago ez badira.