Pantaila osoa kendu
Cargando...
 

Likidazioa (200-2016)

Mikroenpresen zerga konpentsazioaMikroenpresa izateko baldintzak bete eta FAaren 32.4 artikuluan arautzen den zerga konpentsazioa aukeratzen duten entitateei aplikatuko zaie. Horretarako aitorpeneko ezaugarrien atalean 74 eta 75 laukiak markatuta egon behar dira eta konpentsazioaren zenbatekoa programak berak kalkulatuko du automatikoki.

Erreserbak - Murrizketa

Enpresen kapitalizazioa sustatzeko konpentsazioa (2/2014 FAaren 51. artikulua): 2015 ekitaldiko zerga ondorioetarako ondare garbiaren zenbatekoa jarri behar da., beti ere FAaren 51.2 artikuluaren arabera kalkulatuta. Zerga ondorietarako ondare garbiaren gehikuntza sortu duten Legez edo estatutuetan agindutako nahitaezko erreserbak baldin badaude, hauen zenbatekoa ere ipini behar da.

Ekitaldia: erreserbaren jatorrizko ekitaldia.

Zerga ondorioetarako ondare garbia: FAaren 51.2 artikuluaren arabera kalkulatutako ondare garbia. Jatorrizko ekitaldia aurreko ekitaldiren bat baldin bada, lauki hau ez da agertuko.

Gehikuntza garbia: automatikoki kalkulatuko da, 2016 ekitaldiko zerga ondorioetarako ondare garbia eta aurreko ekitaldiaren arteko diferentzia izango da. Lehen aipatutako nahitaezko erreserbak badaude, kalkulatutako diferentzia hori erreserba horietan gutxituko da. Jatorrizko ekitaldia aurreko ekitaldiren bat baldin bada, lauki hau ez da agertuko.

Sortutako murrizketa: oinarri ezargarrian sortutako murrizketaren zenbatekoa. Automatikoki kalkulatuko du programak eta gehikuntza garbiaren %14 (mikroempresa/enpresa txikia) edo %10 (gainontzeko entitateak) izango da. Jatorrizko ekitaldia aurreko ekitaldiren bat baldin bada, dagokion kopurua ipini behar da.

                Aurreko ekitaldietan aplikatutako murrizketaren zenbatekoa: aurreko ekitaldietan aplikatutako zenbatekoa ipini behar da.

Oraingo ekitaldiko murrizketa: oraingo ekitaldian aplikatzen den murrizketaren zenbatekoa. Aplikatu gabeko murrizketa: automatikoki kalkulatuko da, sortutako murrizketa eta aurreko ekitaldietan aplikatutakoaren kopuruen arteko diferentzia izango da.

Mozkinak nibelatzeko erreserba berezia (2/2014 FAaren 52. artikulua): zerga oinarria gutxituko da mozkinak nibelatzeko erreserba bereziaren zuzkidurara eramandako kopuruan.

Ekitaldia: erreserbaren jatorrizko ekitaldia.

Murriztutako zuzkidura: zerga oinarritik murriztu nahi den zuzkiduraren zenbatekoa ipini beharko da. Murrizketak ezingo du gainditu zergaldiko zerga-oinarriaren zenbatekoaren % 20 (mikroempresa/enpresa txikia) edo %15 (gainontzeko entitateak).

Oraingo ekitaldiko zerga oinarrian sartutako zenbatekoa: oraingo ekitaldiko zerga oinarrian sartutako kopurua.

Ekitaldi amaierako saldoa: automatikoki kalkulatuko da, murriztutako zuzkidura eta zerga oinarrian sartutako kopuruen artean. 

Murriztutako zuzkidura eta zerga oinarrian sartutako kopuruak automatikoki likidaziora eramango dira. 

Ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba berezia (2/2014 FAaren 53. artikulua): zerga oinarria gutxituko da ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba bereziaren hornidurarako euren kontabilitate-emaitza positibotik hartzen duten zenbatekoaren % 60ean.

Ekitaldia: erreserbaren jatorrizko ekitaldia.

Zuzkidura/murrizketa: erreserbarako zuzkiduraren zenbatekoa ipiniko da.

Sortutako murrrizketa: oinarri ezargarrian sortutako murrizketa. Automatikoki kalkulatuko da eta zuzkidura-murrizketaren % 60 izango da.

Gauzatutako elementua: erreserba gauzatu den elementu mota aukeratu behar da, ondoren aipatzen direnen artean, Foru Arauaren 53. artikuluko 2 atalean ezartzen diren baldintza eta mugekin:

Ø  53 2 a) art.: Foru Araueko 61. artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea ematen duten aktibo ez-korronte berriak.

Ø  53.2 b) art.: Foru Araueko 65.2 artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea ematen duten ondare elementuak.

Ø  53.2 c) art.: partaidetzen eskuratzea, baldin eta partaidetza horiek 53. artikuluko 2 c) atalean aipatzen diren  baldintzak betetzen badituzte.

Ø  53.2 d) art.: Enpresa proiektu berrietan inbertsioa egitea, kapitaleko partaidetzen bitartez, 53. artikuluko 2 d) ataleko baldintzak betetzen badituzte.

                Oraingo ekitaldian gauzatutako zenbatekoa: oraingo ekitaldian gauzatutako kopurua.

Gauzatu gabeko zenbatekoa: automatikoki kalkulatua izango da, eta murrizketa kalkulatzeko zuzkiduraren (7525 laukia) eta gauzatutakoaren kopuruen arteko diferentzia izango da, baldin eta aukera 53.2 a) art. ez bada. Kasu honetan gauzatutako kopuruaren erdia kontutan hartuko da, araudiak dioenez, elementu hauetan egin beharreko inbertsioak, erreserbara eraman den kopuruaren bikoitza izan behar duelako. 

Erreserbak - Integrazioa

                 Ekitaldia: erreserbaren jatorrizko ekitaldia.

Artikulua eta ez betetzearen zergatia:  azaltzen diren aukeretatik dagokiona ipiniko da ez betetzearen zergatiaren arabera.

Oinarria: sartu (integratu) behar den kopuruaren oinarria.

Interesak / Errekargua: berandutza interesak sartzea dagokionean, hauek automatikoki kalkulatuak izango dira eta horretarako hasiera eta amaierako datak ipiniz. Errekargua dagokionean, kopurua ere kalkulatua izango da, ez betetzearen zergatia “erreserbaren erabilpena” ez bada. Ez betetzearen arrazoia erreserba erabiltzeagatik izan den kasuetan, berriz, dagokion errekarguaren kopurua ipini beharko da.

Guztira: automatikoki kalkulatuko da, oinarria eta interesen edo/eta errekarguaren batura izango delarik.

Aurreko ekitaldietako oinarri ezargarri negatiboen konpentsazioa: 2/2014 Foru Arauaren 55. artikulua eta hamaikagarren xedapen iragankorra, eta kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren xedapen iragankorra. Ekitaldiko aurretiko oinarri ezargarria positiboa denean bakarrik konpentsatu daiteke.

Karga tasak: hona hemen, orientabide modura, aplikatu daitezkeen karga tasak:

  1. Oro har, %28.
  2. Mikroenpresa eta enpresa txikiak badira (sozietateen gaineko zergaren 2/2014 Foru Arauaren 14.1 eta 14.2 artikuluetan definitutako eran):

    • %18, sozietate kooperatiba babestuak direnean edo babes berezia dutenean, kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauak 26.2 artikuluan jasotakoaren arabera.
    • %24, gainerako entitateentzat.
  3. Gainerako Sozietate kooperatiba babestuak edo bereziki babestutakoak, %20ko tasa aplikatzen zaie.
  4. Herri onurakotzat hartutako fundazio eta elkarteak, herri onurako kooperatibak eta gizarte ekimeneko kooperatibak direnean, %10 aplikatzen da 3/2004 Foru Arauak ezarritako araubidera biltzeko beharkizunak betetzen badituzte.
  5. Honako entitateak direnean %21, aplikatzen da:

    • Aseguru orokorren mutuak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateak, hurrengo 8. idatz-zatiko tasa aplikatzen ez bazaie, eta lan istripu eta gaixotasun profesionaletarako Gizarte Segurantzaren mutuak, beren araudian jasotako beharkizunak betetzen badituzte.
    • Elkarrekiko bermedun sozietateak eta birfinkapeneko sozietateak, Espainiako Bankuaren erregistro berezian inskribatuta badaude.

    • Elkargo profesionalak, enpresarien eta profesionalen elkarteak, ganbera ofizialak, arrantzaleen kofradiak, langileen sindikatuak eta alderdi politikoak.

    • Irabazi asmorik gabeko entitateak, 3/2004 Foru Arauan ezarritako erregimena aplikagarri ez zaienean.

    • Enplegua sustatzeko fondoak

    • Kooperatiba elkarte, federazio eta konfederazioak.

    • Balore eta burtsa sozietate eta agentziak, baldin eta legez Bilboko Balore Burtsako kide badira, Baloreen Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legeak ezarritakoaren arabera.

  6. Hidrokarburoen ikerketan eta ustiaketan jarduten duten entitateek %35 aplikatzen dute.

  7. Inbertsio kolektiboko erakundeek %12/2014 Foru-araueko VI. tituluko V. kapituluan ezarritako araubide berezia aplikagarri zaienei.
  8. BGAEak (7/1998 FA) eta pentsio fondoak (8/1987 Legea) direnean, %0 aplikatzen da. 5/2012 Legeko 24. artikuluko 1. idatz-zatian ezarritako prestazioetako bat ematen dutenean.

Edukien aurkibidea: