Pantaila osoa kendu
Cargando...
 

Likidazioa (220-2014)

Enpresen kapitalizazioa sustatzeko konpentsazioa (2/2014 FAaren 51. artikulua): 2012 eta 2013 ekitaldiko zerga ondorioetarako ondare garbiaren zenbatekoa jarri behar da., beti ere FAaren 51.2 artikuluaren arabera kalkulatuta. Zerga ondorietarako ondare garbiaren gehikuntza sortu duten Legez edo estatutuetan agindutako nahitaezko erreserbak baldin badaude, hauen zenbatekoa ere ipini behar da.

Ekitaldia: erreserbaren jatorrizko ekitaldia (2014).

Zerga ondorioetarako ondare garbia: FAaren 51.2 artikuluaren arabera kalkulatutako ondare garbia.

Gehikuntza garbia: automatikoki kalkulatuko da, 2014 ekitaldiko zerga ondorioetarako ondare garbia eta aurreko bi ekitaldietatik handienaren arteko diferentzia izango da. Lehen aipatutako nahitaezko erreserbak badaude, kalkulatutako diferentzia hori erreserba horietan gutxituko da.

Gehikuntza garbi honek eta urteko kontuetan emaitzen banaketan agertzen den enpresen kapitalizaziorako erreserbaren zenbatekoak berdina izan behar dute.

Sortutako murrizketa: oinarri ezargarrian sortutako murrizketaren zenbatekoa. Automatikoki kalkulatuko du programak eta gehikuntza garbiaren %14 (mikroempresa/enpresa txikia) edo %10 (gainontzeko entitateak) izango da.

Oraingo ekitaldiko murrizketa: oraingo ekitaldian aplikatzen den murrizketaren zenbatekoa.

Mozkinak nibelatzeko erreserba berezia (2/2014 FAaren 52. artikulua): oinarri ezargarria gutxituko da mozkinak nibelatzeko erreserba bereziaren zuzkidurara eramandako kopuruan.

Ekitaldia: erreserbaren jatorrizko ekitaldia (2014).

Murriztutako zuzkidura: oinarri ezargarritik murriztu nahi den zuzkiduraren zenbatekoa ipini beharko da. Murrizketak ezingo du gainditu zergaldiko zerga-oinarriaren zenbatekoaren % 20 (mikroempresa/enpresa txikia) edo %15 (gainontzeko entitateak).

Ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba berezia (2/2014 FAaren 53. artikulua): oinarri ezargarria gutxituko da ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba bereziaren hornidurarako euren kontabilitate-emaitza positibotik hartzen duten zenbatekoaren % 60ean.

Ekitaldia: erreserbaren jatorrizko ekitaldia (2014).

Zuzkidura/murrizketa: erreserbarako zuzkiduraren zenbatekoa ipiniko da.

Sortutako murrrizketa: oinarri ezargarrian sortutako murrizketa. Automatikoki kalkulatuko da eta zuzkidura-murrizketaren % 60 izango da.

Aurreko ekitaldietako oinarri ezargarri negatiboen konpentsazioa (2/2014 F. Arauaren 55. eta 92. artikuluak eta bostgarren xedapen iragankorra, kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren xedapen iragankorra): Taldearen oinarri ezargarriaren konpentsazioa egin ahal izango da (1121 laukia) , bai taldearen oinarri ezargarri negatiboekin (1123 laukia), bai taldean sartu aurretik entitate bakoitzak banaka lortutako oinarri ezargarri negatiboekin (1124 laukia).

Talde fiskalean sartu aurretik sozietate batek oinarri ezargarri negatiboak baditu (1124 laukia) eta taldean sartzeko momentuan oinarri horiek konpentsatzeko badaude, bakar-bakarrik sozietate horren banakako oinarri ezargarriraino konpentsatu ahal izango dira.

Taldearen oinarri ezargarri negatiboen konpentsazioa (1123 laukia)

Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako zenbatekoa, aurreko ekitaldietako konpentsazioa, oraingo ekitaldiko konpentsazioa. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera. “Oraingo ekitaldian konpentsatutako zenbatekoa” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1123 laukia).

Taldean sartu aurretik lortutako oinarri ezargarri negatiboen konpentsazioa (1124 laukia)

Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako zenbatekoa, aurreko ekitaldietako konpentsazioa, oraingo ekitaldiko konpentsazioa. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera. “Oraingo ekitaldian konpentsatutako zenbatekoa” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1124 laukia).

Karga tasa

Talde fiskala osatzen duten entitate guztiek karga tasa berdina edukiko dute. Orientazio modura, aplika daitezkeen karga tasak honako hauek dira:

  1. Izaera orokorrez, karga tasa %28koa da.
  2. Sozietateen gaineko Zergari buruzko 2/2014 Foru Arauaren 13.1 eta 13.2 artikuluaetan definitutako mikroenpresen taldeen, edota enpresa txikien taldeen kasuan, honako karga tasa hau aplikatuko da:

    • %18, Sozietate Kooperatiboak direnean eta, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren arabera, babestuta edo bereziki babestuta daudenean,
    • %24, gainerako entitateen kasuan.
  3. Kooperatiba talde babestuei eta bereziki babestuei %20 aplikatuko zaie betiere 2/2014 Foru Arauaren 13.1 eta 13.2 artikuluen arabera, mikroenpresa edo enpresa txikiak ez badira.
  4. Herri onurakoak izendatutako fundazio eta elkarteek behar diren baldintzak betetzen badituzte apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenazgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, ezartzen duen zerga erregimena aplikatzeko, karga tasa %10ekoa izango da.
    Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenarenan VII. Tituluan definitu eta arautzen diren Herri onurako eta herri ekimeneko kooperatibek %10eko karga tasa izango dute.
  5. Honako entitate taldeek %21eko karga tasa aplikatuko dute:

    • Elkargo profesionalek, enpresari eta profesionalen elkarteek, ganbara ofizialek, arrantzaleen kofradiek, langileen sindikatuek eta alderdi politikoek.
    • Irabazi asmorik gabeko fundazio, establezimendu, erakunde eta elkarteek, baldin eta apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenazgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, jasotzen duen zerga erregimenaz gozatzeko baldintzak betetzen ez badituzte.
    • Birmoldaketa eta Berrindustrializazioari buruzko uztailaren 26ko 27/1984 Legeak 22. artikuluan esandakoaren babesean eratutako enplegu sustapenerako fondoek.
    • Kooperatiba elkarte, federazio eta konfederazioak.
  6. Hidrokarburoen ikerkuntza eta ustiapenerako entitate taldeek %35 aplikatuko dute.
  7. 24/1988 Legearen arabera, balore burtsetako sozietate zuzentzaile diren entitateek %20 aplikatuko dute.
  8. Inbertsio kolektiboko erakundeek aplikatuko duten karga tasa %1 izango da (46/1984 Legea eta 2/1981 Legea).

Edukien aurkibidea: