Ohiko etxebizitza erosteagatik (109-2012)
Araudiak berdin jarraitzen du 2012 urte arte erositako etxebizitzekin. Aurten erositakoekin berriz, aldaketak daude.
Bi kasutan, etxebizitza bakoitzeko honako datuak jarriko dira:
Datu orokorrak: kalea, zenbakia, oina, udalerria, erosketa edo birgaiketaren data (urtea, hilabetea eta eguna), erosketa edo birgaiketaren balioa eta finantzaketa era (berrinbertsioa, etxebizitza kontua, mailegua, baliabide propioak).
Aurreko etxebizitzetan erabilitako kreditu fiskala: Ohiko etxebizitza erosi bada, eta 1999ko urtarrilaren 1etik aurrera kenkari hau aplikatu bada beste etxebizitza bat erosteagatik, "Aurreko etxebizitzetan erabilitako kreditu fiskala” laukian aurreko etxebizitza horregatik data horretatik aurrera inbertsio kontzeptupean aplikatu den kenkaria adieraziko da. Zergaduna berrinbertsioaren kenkarira biltzen denean, lauki honi gehituko zaio berrinbertsioagatik salbuetsitako ondare irabaziari %18 aplikatuta ateratzen den emaitza (edo %15, baldin eta ohiko etxebizitza 1999ko urtarrilaren 1etik 2006ko abenduaren 31ra bitartean saldu bada). Ondare irabazia aurten utzi bada salbuetsita, %15 aplikatuta ateratzen den emaitza kendu beharko zaio aurtego kreditu fiscal berriari, hau da 30.000, eurori.
Oraingo etxebizitzarako dagoen kreditu fiskala laukian eragiketa honen emaitza jarriko da: 36.000 / 30.000 euro ken "Aurreko etxebizitzetan erabilitako kreditu fiskala" laukian adierazitako zenbatekoa.
Maileguen datuak: mailegu-emailea, mailegua eman den eguna (urtea, hilabetea eta eguna), maileguaren hasierako zenbatekoa, titularitate portzentajea (T), amortizazioa (C) eta ordaindutako interesak (B). Amortizazioa eta ordaindutako interesak portzentaje kengarriarekin eta titularitate portzentajerekin biderkatuz gero, amortizazioa (E) eta interes kengarriak (D) aterako dira.
Konturako entregen datuak (F): ekitaldian egin diren eta kenkarirako eskubidea ematen duten konturako entregen zenbatekoa jarriko da.
Aurreko ekitaldietan erabilitako kreditu fiskala: 1999ko urtarrilaren 1etik aurrera inbertsio kontzeptuagatik egin diren kenkariak batuko dira lauki honetan. Etxebizitza kontuan inbertitzeagatik egindako kenkariak ere sartuko dira. Zergaduna berrinbertsioaren kenkarira biltzen denean, lauki honi berrinbertsioagatik salbuetsi den ondare irabaziaren dagokion % gehituko zaio.
EXEBIZITZA KONTUAN INBERTITZEAGATIK: Entitatea, kontu zenbakia (10 digitu), ireki den urtea, hilabetea eta eguna eta ekitaldiko inbertsioa adieraziko dira. Kenkaria ekitaldiko inbertsioa 0,15ekin biderkatuz lortuko da eta gehienez 1.500 eurotakoa izango da.
OHIKO ETXEBIZITZA 2012 BAINO LEHENAGO EROSTEAGATIK KENKARIA
1. Zergadunek ohiko etxebizitza erostean zergaldian inbertitutako kopuruen %18ko kenkaria egin dezakete, barne hartuta beren kargura joan diren erosketa gastuak.
Era berean, zergaldian ordaindutako interesen %18ko kenkaria egin dezakete, ohiko etxebizitza erosteko besteren kapitalak erabiltzeagatik, zergadunen kargura joan diren besteren finantzaketak sortutako gastuak barne.
2. Urtean gehienez 2.160 euroko kenkaria egin daiteke, aurreko 1. apartatuan aipatzen diren kontzeptuen baturarengatik.
3. Zergadun bakoitzeko aurreko 1. apartatuan aipatzen diren kontzeptuengatik egindako kenkarien zenbatekoen batura ez da 36.000 euroko zifratik gorakoa izango, zergaldi jarraituen denbora osoan. Zifra horri gutxituko zaio, hala badagokio, foru arau honek 51. artikuluan jasotakoaren arabera berrinbertsioagatik salbuetsita dagoen ondare irabaziaren zenbatekoari %18 aplikatuz ateratako emaitza.
4. Zergaduna 35 urtetik beherakoa bada edo familia ugariaren titularrabada, berezitasun hauek aplikatuko dira:
-
a) Aurreko 1. apartatuan jasotako portzentajeak %23koak izango dira,salbu artikulu honen 5. apartatuko b) letran aipatzen diren kasuetan.
-
b) Aurreko 2. apartatuan aipatzen den urteko gehieneko kenkaria 2.760 eurokoa izango da, salbu artikulu honen 5. apartatuko b) letran aipatzen diren kasuetan.
Batera tributatzea aukeratzen bada eta kenkari horretarako eskubidea dutenak pertsona bat baino gehiago badira, batzuk 35 urtetik beherakoak eta beste batzuk adin horretatik gorakoak, apartatu honetan ezarritako portzentajeak eta muga aplikatuko dira. .
5. Artikulu honetan jasotako ondorioetarako, ohiko etxebizitzarenerosketarekin parekatuko dira:
-
Ohiko etxebizitza birgaitzeko erabilidiren diru kopuruak.
-
Arauzko eran ezarritako formalizazio eta erabilera baldintzak betez, kreditu entitateetako kontuetan gordailatzen diren kopuruak, baldin eta kenkarirako eskubidea sortu duten kopuruak bakar-bakarrik ohiko etxebizitza erosi edo birgaitzeko erabiltzen badira kontua ireki denetik 6 urte igaro baino lehen.
Ez da betegabetzat hartuko erabilera-baldintza, baldin eta kenkarirako eskubidea sortu duten diru kopuruak osorik sartzen badira berriro kreditu entitate berean edo beste entitate batera osorik eramaten badira zergaren sortzapena gertatu baino lehen.
Zergaduna letra honetako lehen paragrafoan aipatzen den epea amaitu aurretik hiltzen bada, etxebizitza kontuko kopuruak ohiko etxebizitzaren erosketan edo birgaikuntzan erabiltzeko obligazioa ez da bete gabekotzat hartuko.
Ezin izango da berriro egin letra honetan aipatzen diren kontuetan gordailatutako diru kopuruen kenkaririk, aurrez kenkarirako eskubidea sortu badute, ohiko etxebizitza erosi edo birgaitzeko erabiltzendirenean. -
Arauz finkatzen diren kasuak.
6. Birgaikuntzatzat hartuko dira jabeak bere ohiko etxebizitzan egindako obrak, baldin eta ebazpen batek jarduketa babestutzat kalifikatu edo aitortu baditu Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak, ondare hiritartua eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoak, xedatutakoaren arabera, edo, hala badagokio, babesteko jarduketatzat kalifikatu badira ekainaren 12ko 1.186/1998 Errege Dekretuak edo antzekoak diren ordezko arauek ezarritakoari jarraituz.
7. Epaileak erabakita, bakarrik zergadunari ezarri bazaio etxebizitza familiarrarengatik aurreko 1. apartatuan aipaTzen diren diru kopuruetako bat ordaintzeko betebeharra, horrek eskubidea izango du autolikidazioan artikulu honetan aipatzen den kenkaria egiteko. Betebehar hori bi zergadunei ezarri bazaie, kenkaria bien artean hainbanatuko da, eta bakoitzaren autolikidazioan egingo da norberari dagokion proportzioan, artikulu honen 1. eta 2. apartatuetan jasotako portzentajeak eta muga aplikatuta.
8. Zerga honen ondorioetarako, ohiko etxebizitzatzat hartuko da zergadunak, hiru urteko epe jarraituan, bizileku gisa daukana. Hala ere, etxebizitza ohikoa izan dela joko da, epe hori igaro ez arren, zergaduna hiltzen denean, edo ezinbestez etxebizitzaz aldatzera behartzen duten beste zirkunstantzia batzuk gertatzen direnean, hala nola: Etxebizitza ez egokitzea zergadunaren edo horrekin bizi den ondorengo edo aurreko ahaidearen, ezkontidearen edo izatezko bikote-lagunaren ezgaitasun mailara edo zergaren kuota osoan kenkaria egiteko eskubidea ematen duen pertsonarenera, senar-emazteak banantzea, izatezko bikotea desegitea, lantokia aldatzea, lehen enplegua edo beste bat lortzea, edo antzeko beste egoerak gertatzea.
Ohiko etxebizitzaren kontzeptutik kanpo geratuko dira lorategiak, parkeak, igerileku eta kirol instalazioak, garajeak eta, oro har, eranskinak eta etxebizitza bera ez diren elementu guztiak. Aldiz, elementu horiek kontzeptu horren barruan sartuko dira etxebizitzarekin batera finka erregistral bakarra osatzen dutenean.
Familia unitateko kideak ondasun higiezin hiritar baten baino gehiagoren titularrak direnean, ondasun horietako bat bakarrik hartuko da ohiko etxebizitzatzat. Horretarako, familia unitateak bere bizitza interesen eta harreman pertsonal, sozial eta ekonomikoen gune nagusitzat duena hartuko da ohikotzat.
OHIKO ETXEBIZITZA 2012 ONDOREN EROSTEAGATIK KENKARIA
1. Zergadunek ohiko etxebizitza erostean zergaldian inbertitutako kopuruen %15ko kenkaria egin dezakete, barne hartuta beren kargura joan diren erosketa gastuak.
Era berean, zergaldian ordaindutako interesen %15ko kenkaria egin dezakete, ohiko etxebizitza erosteko besteren kapitalak erabiltzeagatik, zergadunen kargura joan diren besteren finantzaketak sortutako gastuak barne.
2. Urtean gehienez 1.500 euroko kenkaria egin daiteke, aurreko 1. apartatuan aipatzen diren kontzeptuen baturarengatik.
3. Zergadun bakoitzeko aurreko 1. apartatuan aipatzen diren kontzeptuengatik egindako kenkarien zenbatekoen batura ez da 30.000 euroko zifratik gorakoa izango, zergaldi jarraituen denbora osoan. Zifra horri gutxituko zaio, hala badagokio, foru arau honek 51. artikuluan jasotakoaren arabera berrinbertsioagatik salbuetsita dagoen ondare irabaziaren zenbatekoari %15 aplikatuz ateratako emaitza.
4. Zergaduna 35 urtetik beherakoa bada edo familia ugariaren titularrabada, berezitasun hauek aplikatuko dira:
-
a) Aurreko 1. apartatuan jasotako portzentajeak %20koak izango dira,salbu artikulu honen 5. apartatuko b) letran aipatzen diren kasuetan.
-
b) Aurreko 2. apartatuan aipatzen den urteko gehieneko kenkaria 2.000 eurokoa izango da, salbu artikulu honen 5. apartatuko b) letran aipatzen diren kasuetan.