Pantaila osoa kendu
Cargando...
 

Ondarearen titularra (714-2011)

Ondare  ondasun eta eskubideen titularra zein den zehazteko, titularitate juridikoari buruz kasu bakoitzean aplikaziozkoak diren arauak hartuko dira kontuan, betiere zergadunek aurkeztu edo Administrazioak aurkitutako frogak aintzat harturik. Titularitate juridikoari dagokionez honako arauak aplikatuko dira: ezkontzaren erregimen ekonomikoa arautzen duten xedapenetan jasotakoak, eta familiako kideen artean edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera osatutako izatezko bikoteko kideen artean ondare harremanei kasu bakoitzean aplikagarri zaien legeria zibilean jasotakoak.

Gertatzen bada ezkontzako erregimen ekonomikoa edo ondare erregimena arautzen duten xedapenen arabera ondasun edo eskubide bat bi ezkontideena edo izatezko bikoteko bi kideena dela, balioa erdibana egotziko zaie, beste partaidetza kuota bat frogatzen ez den bitartean.

Ondasun edo eskubideen titularitatea behar bezala frogatzen ez bada, Zerga Administrazioak erregistro fiskal batean edo izaera publikoko beste batean titular gisa azaltzen dena hartu ahal izango du titulartzat.

Kargak, zorrak eta betebeharrak aurreko arau eta irizpideei jarraiki egotziko zaizkie zergadunei.