Seme-alaben urteko mantenua ordaintzeagatik (109-2012)
Ezkontza baliogabetu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatu diren kasuan, gertatzen bada judizialki onartutako hitzarmen batean seme-alaben mantenurako urteko ordainketak finkatu direla eta zergadunak ordaindu dituela, urteko ordainketa horiek %15eko kenkaria izango dute, beti ere muga hauen barruan:
-
171,00 euro urtean lehenengo seme-alabagatik.
-
211,50 euro urtean bigarren seme-alabagatik.
-
357,60 euro urtean hirugarren seme-alabagatik.
-
422,40 euro urtean laugarren seme-alabagatik.
-
552,30 euro urtean bosgarren eta hurrengo seme-alabaga bakoitzagatik.