Pantaila osoa kendu
Cargando...
 

Seme-alaben urteko mantenua ordaintzeagatik (109-2013)

Ezkontza baliogabetu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatu diren kasuan, gertatzen bada judizialki onartutako hitzarmen batean seme-alaben mantenurako urteko ordainketak finkatu direla eta zergadunak ordaindu dituela, urteko ordainketa horiek %15eko kenkaria izango dute, beti ere muga hauen barruan:

  • 173,70 euro urtean lehenengo seme-alabagatik.

  • 214,80 euro urtean bigarren seme-alabagatik.

  • 363,00 euro urtean hirugarren seme-alabagatik.

  • 429,00 euro urtean laugarren seme-alabagatik.

  • 560,70 euro urtean bosgarren eta hurrengo seme-alabaga bakoitzagatik.