117.3 artikuluari buruzko informazio gehigarria (220-2016)
Eskualdatutako elementua
Kontzeptu hauetako bat jarri behar da, eskualdatutako elementuaren izaera aintzat hartuta:
- Ibilgetu ukiezina
- Ibilgetu materiala
- Inbertsioak ondasun higiezinetan
- Epe luzeko inbertsioak taldeko enpresetan eta elkartuetan
- Epe luzeko inbertsio finantzarioak
- Epe laburreko inbertsioak taldeko enpresetan eta elkartuetan
- Epe laburreko inbertsio finantzarioak
- Bestelakoak
Noiz eskuratua
Eskualdatutako elementua noiz eskuratu den adierazi behar da.
Noiz eskualdatua
Eskualdaketa noiz egin den adierazi behar da.
Kontabilitate balio garbia
Eskualdatzeko unean elementuak zuen kontabilitate balio garbia.
Eskualdatze balioa
Ondare elementua eskualdatzeko zenbatekoa.
Moneta zuzenketa
2/2014 Foru Arauak 40.9 artikuluan jasotakoa aplikatu ondoren egindako moneta zuzenketaren zenbatekoa jarriko da.
Bestelako doikuntzak
Beste doikuntza batzuk egin ondoren aplikatu behar den zenbatekoa.