Pantaila osoa kendu
Cargando...
 

Aitorpenaren aurkezpena (115-2009)

Aitorpena aurkezteko, gutxienez aurkezle bat behar da, eta honako urratsak egin:

1) Aurkezpenaren datuak

Menuko Aitorpenaren aurkezpena aukera erabiliz gero, grabazio pantaila zabaltzen da. Lehendabizi aukeratu behar da zer epealditatik egin nahi den grabazioa (aukeratu hiruhilekoa edo urtea), eta non eta zein fitxategitan gorde nahi den grabazioa.

Aukeratzen den epealdiko datuak aplikazioak definitutako fitxategian eta grabazio bidean gordeko dira. Besterik esaten ez bada, datuen fitxategia programa instalatu den direktorio berean gordeko da.

Los datos del periodo seleccionado se almacenarán en el fichero y la ruta de grabación indicada por la aplicación. El programa guardará el fichero con los datos en el directorio de instalación del mismo, salvo que se indique otro directorio.

2) Inprimatzea

Urrats honetan adierazi behar da informazioa fitxategian grabatzeaz gain datuak inprimatu eta dokumentu batean bistaratu nahi ditugun. Zirriborro bat izan daiteke dokumentu hori, interesatuarentzako alea, edo Administrazioarentzako alea. Inprimaketaren datuak ere adierazi daitezke. Uneko data izango da data lehenetsia.

3) Aurkezlea eta Kontu Korrontea (K/K)

Urrats honetan aurkezlea hautatu behar da eta kontu korrontearen datuak berretsi edo jarri (Aitortzaile berria sortzean adierazi ez badira): entitatea, sukurtsala, kontrol digitua eta kontuaren zenbakia.

Azkenik, prozesua ongi joan bada, berresteko pantaila agertuko da. Dokumenturen bat inprimatzea aukeratu bada, aplikazioak hura irekitzeko aukera erakutsiko du; bestela, Itzuli aukeran sakatuta, erabiltzaileak aitorpenaren datuetan sar daiteke berriro.