Aurkezpena (714-2013)
Prozedura
Hona hemen urteko ondare aitorpena internet bidez aurkezteko urratsak:
1) Datuak betetzea:
ZERGABIDEA laguntza programa erabili behar da. Gure webgunean bakarrik eskura daiteke. Zergadunek eta ordezkari profesionalek programa berdina dute.
2) Transmititzea:
•Zergadunak: pasahitz operatiboa zein sinadura elektronikoa erabiliz. Ezin da bidali kontraste datuarekin.
•Ordezkari profesionalak: sinadura elektronikoa erabiliz
Ez da frogagiririk aurkeztu behar.
Aitorpena Internet bidez bidaltzen denean amaitzen da aurkezpena.