Pantaila osoa kendu
Cargando...
 

Ereduaren aurkezpena (180-2014)

Aukera hau erabiliz, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu den formatu ofizialarekin transmititu, grabatu eta inprimatu ahal izango dItuzu aitorpenak, Foru Ogasunean aurkeztuak izateko.

Bi modu daude aitorpena programa hau erabiliz aurkezteko:

• Transmisio telematikoa, sinadura elektronikoa (ziurtagiria) edo gako operatiboa erabilita: banakako eta zein taldekako aitorpenak bide telematikoz bidaliko dira, "Ogasunataria" zerbitzuaren bitartez.
• Transmisio telematikoa, kontraste datua erabilita: banakako aitorpenak bakarrik bidaliko dira bide telematikoz.

A)Transmisio telematikoa, sinadura elektronikoa (ziurtagiria) edo gako operatiboa erabilita:

Aurkezpen modu honek aukera ematen dio erabiltzaileari aurkeztutako aitorpenak kontsultatzeko. Enpresei, enpresaburu eta profesionalei eta aholkulari profesional eta ordezkariei aurkezpen modu hau gomendatzen zaie beti.
Berau erabiliz gero, ziurtagiri digitala edo gako operatiboa eskuratu duten enpresek, enpresaburuek eta profesionalek banakako zein taldekako aitorpen informatiboak aurkez ditzakete, baita aholkulariek eta profesionalek ere honako baldintzak betetzen dituztenean:

- sinadura elektroniko balioztatua edukitzea Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuarekin harreman telematikoetan identitatea frogatzeko.
- taldekako aitorpenean aipatzen diren aitortzaileek ordezkaritza ahalmena ematea aurkezleari, eta ordezkaritza hori Departamentuko Ordezkarien Erregistroan inskribatuta egotea.

Ez da onartuko taldekako aurkezpenik aurkezleak sinadura elektroniko balioztatua ez badu. Era berean, ez da onartuko ere lehen aipatutako Ordezkarien Erregistroan ez dagoen pertsonen aitorpenik.

Aukera egin ondoren, jarraitu beharreko prozedura honako hau da:

1. Taldekako aitorpena duen fitxategia non gorde nahi duzun aukeratu. Besterik adierazi ezean, programa instalatu den direktorioan gorde egingo da.
2. Hautatu zein aitorpenak grabatu eta aurkeztu nahi dituzun.
3. Zerbitzu Telematikoen Atarian, "Ogasunataria", sartu honako helbide honetan: http://www4.gipuzkoa.net/ogasuna/serviciose.asp(external link)
4. Sinadura elektronikoa erabiliz sartu atarian eta, Aitorpen telematikoak atal barruan, eredu informatiboen aurkezpenerako eman behar diren urratsak jarraitu.

B) Transmisio telematikoa, kontraste datua erabilita

Aukera honek balio du banakako aitorpenak bide telematikoz aurkezteko, programa hau erabilita. Aitorpenak transmititzeko unean, programak kontraste datu bat eskatuko dizu aurkezpen telematikoa egin ahal izateko

Aukera egindakoan, aurkezpena egiteko web orria irekiko du programak. Jarraitu beharreko prozedura honako hau da:

1. Aitorpenaren datuak begiratu.
2. Igorri beharreko fitxategiaren bide-izena testu laukian idatzi.
3. Kontraste datua jarri.
4. Transmititzeko Jarraitu sakatu.

Beste programa batekin sortutako fitxategia transmititzeko, hona hemen prozedura:

1. Beste programa horrekin GAOn argitaratutako datu estruktura ofiziala duen fitxategia sortu
2. Programa hau instalatu.
3. Beste programarekin sortutako fitxategia inportatu.
4. Transmititu.

Transmisioaren ziurtagiria: transmisioa egin ondoren ikusten den web orria izango da aurkezpenaren ziurtagiria. Ziurtagiri hori inprimatu edo gorde daiteke.

Osagarriak edo ordezko aitorpenak: aitorpena transmititu ondoren, posible izango da lehenengo horren aitorpen osagarriak edo ordezkoak transmititzea:

• Aitorpen osagarriak: jatorrizko aitorpenean sartu ez diren datuak aitortzeko.
• Ordezko aitorpenak: aurretik aurkeztutako aitorpen bat ordezkatzeko.
Bi kasu hauetan, sistemak aurreko aitorpenak antzematen ditu, erabiltzaileari jakinarazten dio eta , transmititu ondoren, transmisioaren ziurtagiria ematen dio.

Inprimatzeko aukerak: erabili hau inprimatzeko aukerak edo inprimagailuaren konfigurazioa aldatu beharra edukiz gero: paperaren tamaina, orriaren orientazioa, inprimagailuaren zehaztapena edo portua, etab…