Pantaila osoa kendu
Cargando...
 

Establezimenduak (200-2016)

Entitate aitortzailearekin erlazionatuta dauden establezimendu guzti-guztiak jarri behar dira. Erlazio hori izan daiteke aitortzailea jabea delako, errentaria edo lagapenduna:

JABEA bada: idatzi X bat PR siglei dagokien laukian.

ERRENTARIA bada: idatzi X bat AR siglei dagokien laukian. Kasu honetan, errentatzailearen identifikazio datuak jarri behar dira, bai eta entitateak ordaindu dion urteko errentaren zenbatekoa ere (BEZa kanpo utzita).

LAGAPENDUNA bada: idatzi X bat CE siglei dagokien laukian. Kasu honetan, entitate aitortzaileari establezimendua INOLAKO KONTRAPRESTAZIORIK GABE laga dion pertsona edo entitatearen identifikazio datuak adierazi behar dira.

Entitate aitortzaileak ez badu inolako establezimendurik ez jabetzan, ez errentan hartua eta ez lagata, zirkunstantzia hori adierazi behar du dagokion laukian X bat jarriz.