Pantaila osoa kendu

Lan etekinen kontzeptua (109-2011)

Lanaren etekintzat hartzen dira besteen kontura egindako lan pertsonaletik edo zergadunaren harreman laboral edo estatutariotik zuzenean edo zeharka eratortzen diren kontraprestazio eta onura guztiak, diruzkoak nahiz gauzazkoak izan, eta beren izena edo izaera edozein dela ere, baldin eta jarduera ekonomikoen etekinak ez badira.

Gauzen bidezko etekintzat jotzen dira ondasunak, eskubideak edo zerbitzuak dohainik edo merkatuko ohiko preziotik behera nork bere xedeetarako erabili, kontsumitu edo lortzea, nahiz eta ematen dituenarentzat gastu erreala ez izan.

Etekinak ordaintzen dituenak eskudirutan ematen dizkionean zenbatekoak zergadunari honek ondasun, eskubide edo zerbitzuak eros ditzan, diruzko etekintzat hartuko dira.