Pantaila osoa kendu
Cargando...
 

Paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurraldeekin zerikusia duten eragiketak (200-2016)

Eragiketaren deskribapena: Erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurraldeetan egoitza duten pertsona edo entitateekin egindako eragiketak adierazi behar dira. Herrialde edo lurralde horietako pertsona edo entitateekin, zuzenean zein zeharka, eragiketak egiteagatik izandako zerbitzu gastuak ere azalduko dira, haietan egindako inbertsio eta gastuak barne.

Paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurraldean egoitza duen pertsona edo entitatea: Eragiketak zer pertsona edo entitaterekin egin diren adierazi behar da. Izena edo sozietate izena jarriko da.

Paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurraldea: Goitibeherako menuan begiratuta, adierazi behar da erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako zein herrialde edo lurraldetan egin den inbertsio edo gastua, edo non duen egoitza eragiketak zuzenean edo zeharka egiteko erabili den pertsonak edo entitateak.

Zenbatekoa: Egindako eragiketa edo gastuen zenbatekoa jarri behar da, beren benetako balioaren arabera konputatuta.