Pantaila osoa kendu
Cargando...
 

Urteko kontuak (200-2016)

Aurrenik Galera-Irabaziak betetzea gomendatzen da, atal honen emaitzak gainerako kontuak baldintzatzen ditu-eta.

Urteko kontuek atal hauek dituzte:

  1. Galera-Irabaziak: lehen bete behar den atala.
  2. Balantzea. Bi atal hauek osatuta:

    • Aktiboa, guztira.
    • Pasiboa, guztira. Ondare Garbia betetzean kontuan izan behar dira:

      • Ekitaldiko emaitza kontuan agertzen den zenbatekoa aurrenik betetako Galera-Irabazien kontutik dator. Zenbateko hori aldatzeko, balantzeko kontu bereko goitibehera ireki behar da.
      • Kolore urdinez ageri diren kontu guztiak honela bete behar dira:

        • Klikatu kontuaren gainean, eta Ondare Garbiaren aldaketen egoera-orria zabalduko da (OGAE).
        • Beharrezko eremuak bete.
        • Zutabearen bukaerako zenbatekoa (Guztira) Balantzeko Ondare Garbira eramango du zuzenean programak, eta dagokion laukian ipiniko du.
  3. Bete Emaitzen banaketa atala.
  4. Beharrezkoa denean (Merkataritza Erregistroan urteko kontu-gordailuaren eredu arrunta edo eredu laburtua aurkezten denean), "Kontabilizatutako sarrerak eta gastuak, guztira" atala bete behar du entitateak. Programak automatikoki eramango du emaitza ondare garbiaren aldaketen egoera-orrira, eta dagokion laukian ipiniko du.
  5. Ondare garbiaren aldaketen egoera-orrian kontsultatzeko moduan izango da taula, 3. puntuan bete baitira eremuak (aldaketak egiteko, 3. puntura jo behar da).
  6. Eragiketa bolunema: Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunean definitzen den eran kalkulatutako eragiketa bolumena adierazi behar da.