Pantaila osoa kendu
Cargando...
 

Zergadunarekin bizi diren ondorengo ahaideengatik (109-2013)

Zergadunarekin bizi den ondorengo ahaide bakoitzagatik edo diru trukerik gabe etxean hartua nahiz tutoretzapean duen adingabeko bakoitzagatik honako kenkariak egingo dira:

  • 579,00 euro lehenengoagatik.

  • 716,00 euro, bigarrenagatik.

  • 1.210,00 euro, hirugarrengatik.

  • 1.430,00 euro laugarrengatik.

  • 1.869,00 euro bosgarren eta hurrengo bakoitzagatik.

  • Ondorengo ahaidearen adina 6 urtetik beherakoa denean, aurreko kenkariak 331,00 euro gehituko dira urtean.

Ondorengo ahaidea maila bereko aurreko ahaideekin bizi denean, kenkaria zati berdinetan hainbanatuko da bakoitzaren aitorpenean.

Ahaidetasun maila desberdina duten aurreko ahaideekin bizi denean, mailarik gertueneko ahaideek bakarrik izango dute kenkarirako eskubidea. Gertueneko ahaideek ekitaldian lortutako urteko errentak lanbidearteko gutxieneko soldatatik gorakoak ez badira (9.034,20 euro), kenkaria mailarik urrunenekoek egin ahal izango dute.

Ezkontza baliogabetu bada edo senar-emazteak banandu edo dibortziatu badira, kenkaria erdibana egingo da guraso bakoitzaren aitorpenean, beti ere seme-alabekin bizi ez den gurasoak horiei diruz lagundu badie agintari eskudunak hala erabakita.

Kenkari hau ez da egingo ondorengo ahaideak:

  • 30 urte baino gehiago dituenean, minusbaliotasunaren kenkarirako eskubidea sortzen duenean izan ezik.

  • Obtiene rentas anuales superiores al Salario Mínimo Interprofesional en el período impositivo o formen parte de otra unidad familiar en la que cualquiera de sus miembros tenga rentas anuales superiores al Salario Mínimo Interprofesional en el período impositivo.

  • Dagokion zergaldiagatik Zerga honen aitorpena aurkezten duenean.