Araubide iragankorrari atxikitutako jarduerak (109-2016)
A. NEKAZARITZA - ABELTZANTZA ETA TERMINAL FISKALA DUTEN TAXIAK
Jarduera hauen kasuan, honako erregela bereziak aplikatuta kalkulatuko da etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren metodoko modalitate erraztuan:
-
Lehenik sarrerak kalifikatu eta kuantifikatuko dira jarduerari atxikitako ondare elementuetatik eratorritako irabazi eta galerak sartu gabe.
-
Gastuak nekez frogatu eta balora daitezkeenean, aurreko puntuan aipatu diren sarreren %75 hartuko da bakar-bakarrik gastu kengarritzat.
- Azkenik, jarduerari atxikitako ondare elementuetatik datozen irabazi eta galerak gehitu edo gutxituko dira. Sozietateen gaineko Zergari buruzko foru arauan jasotakoaren arabera egongo dira kalkulatuak.
B. BESTE JARDUERAK ETA TERMINAL FISKAL GABEKO TAXIAK
Beste jarduera hauen kasuan, honako erregela bereziak aplikatuta kalkulatuko da etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren metodoko modalitate erraztuan:
-
Lehenik sarrerak kalifikatu eta kuantifikatuko dira jarduerari atxikitako ondare elementuetatik eratorritako irabazi eta galerak sartu gabe.
-
Gastuak nekez frogatu eta balora daitezkeenean, aurreko puntuan aipatu diren sarreren %65 hartuko da bakar-bakarrik gastu kengarritzat.