Pantaila osoa kendu

Aurkezpena (296-2009)

296 ereduaren moduloa aplikazio informatikoa da, bakar-bakarrik Gipuzkoako Foru Aldundiak landu duena 296 ereduaren aitorpena internet bidez edo baliabide informatikoez bete, inprimatu, grabatu eta aurkezteko, hiri ondasun higiezinak errentan emateagatik lortutako etekinen gaineko atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpena.

Aplikazio hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza programaren zerbitzu planaren barruan kokatuta dago. Aipatu plana zergadun guztien eskura jarrita dago, zerga betebeharrak betetzen lagundu eta errazteko asmoz. Aitorpen jakin batzuk modu eroso eta eraginkorrago batean aurkezteko aukera ematen duten beste programa informatiko batzuekin osatzen da eskuartean duzun hau.

Aplikazioa oso sinplea izateak, aitorpen asko gordetzeko aukera emateak eta horiek disketean grabatzeko posibilitateak programa hau oso lanabes baliagarri bihurtzen dute erabili nahi duten pertsona edo enpresentzat.