Pantaila osoa
Cargando...
 

Gordailu digitala (200-2015)

Komando honek fitxategi bat sortzea ahalbideratzen du, Merkataritza Erregistroan aurkezten diren urteko kontu aitortuak erabilita.

Horretarako honako pausuak jarraitu behar dira:

  1. Merkataritza Erregistroaren laguntza programa instalatu behar da, 2015ko gordailu digitala. Besterik ezean, lan direktorio hau agertuko da:

    C:\Documents and Setting\All Users\Documentos\D2_2015

    Programak berak ahalbideratzen du direktorio hori aldatzea, gordailua ordenagailuko edo sareko beste edozein karpetatara eramate aldera.
  2. Zergabidearen bitartez, 2015ko 200 ereduaren aitorpen berria sortu. Urteko kontuen datuak bete ondoren, aukeratu "Gordailu digitala - Merkataritza Erregistrorako fitxategia"

    Image

  3. Pantaila bat agertuko da, esportaziorako datuak eskatzen dituena:

    1. Gordailuaren izena: alfanumerikoa, eta 8 posiziokoa.
    2. Deskribapena: alfanumerikoa, eta 60 posiziokoa.
    3. Merkataritza Erregistroko programaren lan direktorioa. Goian aipatutako bidea kokatuta dago:

      C:\Documents and Setting\All Users\Documentos\D2_2015

    Image  

    Datuak sartu eta "Hurrengoa" sakatu ondoren, beharrezko fitxategi guztiak sortuko dira, 200 ereduko aitorpenean jasotako datuekin.

    Prozesua amaitzen denean, hori bukatu izanaren baieztapen bat jasotzen dugu.

    Image  

    Kontuan hartu behar da Merkataritza Erregistroko programak ez duela ahalbideratzen izen bera duten gordailu desberdinak sortzea. Izena errepikatuz gero (aurreko 1. puntuan), errore mezu bat jasoko dugu, eta beharrezkoa izango da izena aldatzea edo lehenagoko gordailua deuseztatzea Merkataritza Erregistroko laguntza programatik.

    Image  

  4. Behin eredutik kontu gordailua sortuta, Merkataritza Erregistroko laguntza programa irekitzen badugu, sortu berria den gordailua agertuko da hasierako pantailan.

    Image