Pantaila osoa kendu

Inportatu hartukizunak (194-2012)

Programa honek aitortuen testu-fitxategiak inportatzeko aukera ematen du. Fitxategiek 2000ko urtarrilaren 13ko GAOn argitaratu den formatua izan dezakete, indarrean dagoena alegia, edo, bestela, formatu libre edo pertsonalizatuko testu fitxategiak izan daitezke.

Aitorpen bat irekita dagoenean eta Inportatu edo Pertzepzioak fitxategitik inportatu aukera erabilita, aitorpen horretan txertatuko da inportatutako testu fitxategian jasotako aitortuen zerrenda.

Programak, besterik adierazi ezean, inportatu beharreko fitxategiaren izena eta kokapena proposatuko dizu; fitxategi edo kokapen hori okerra bada, sakatu ">>" botoia eta datu zuzenak sartu.