Jarduera ekonomikoen etekinen kontzeptua (109-2016)
Jarduera ekonomikoen etekin osotzat honako hauek hartzen dira oro har: lan pertsonaletik eta kapitaletik, bietatik aldi berean edo horietako batetik bakarrik, eratortzen direnak eta zergadunak produkzio bideak eta giza baliabideak, edo bietako bat bakarrik, bere kontura antolatzea dakartenak ondasun eta zerbitzuen produkzio edo banaketan esku hartzeko.
Bereziki, honako hauek dira jarduera ekonomikoen etekinak: erauzketa, fabrikazio, merkataritza edo zerbitzu prestazio jarduerengatik lortutakoak, nekazaritza eta abeltzaintza jardueretatik datozenak, basozaintza, artisautza eta arrantza, eraikuntza eta meatzaritzatik eratorritakoak, eta lanbide liberalak, artistikoak eta kirol alorrekoak egiteagatik lortutakoak.