Pantaila osoa kendu
Cargando...
 

Nor dagoen behartua informatu beharreko ondasunen eta eskubideen aitorpena aurkeztera (720-2013)

Oro har, aitorpen informatibo hau aurkeztera behartuta daude ezarpen pertsonala Gipuzkoako Lurralde Historikoan duten zergapekoak –dela Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, dela Sozietateen gaineko Zerga bertan aitortu behar dutelako–, baldin eta atzerrian aitorpena egitera behartzen dituzten ondasunak eta eskubideak badituzte.  

Edonola ere,  ez dira aitorpen hau aitortzera behartuta egongo Gipuzkoako Lurralde Historikoan ezarpen iraunkorra ez duten pertsona edo entitate ez-egoiliarrak, zeinak Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren bidez tributatzen baitute.