Pantaila osoa kendu
Cargando...
 

Zerga araubide bereziak (200-2013)

(8) 3/2004 FAko zerga araubidera bildutako entitatea: Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta aplikaziozkoa bazaie apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, II. tituluaren II. kapituluan ezarritako zerga araubidea.

Aitorpenarekin batera Memoria Ekonomikoa aurkeztu behar dute 87/2004 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako edukia bertan adierazita. Dena den, zergaldian 30.000 euroko sarrera kopurua gainditu ez duten eta merkataritza sozietateetako partaide ez diren entitateak ez daude behartuta memoria ekonomikoa aurkeztera. Nolanahi ere, entitate horien berezko obligazioa da memoria ekonomiko hori prestatzea.

(9) Partzialki salbuetsitako entitatea. 7/1996 FAren 117tik 119ra arteko artikuluak: Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 117. artikuluan zerrendatuta badaude eta foru arau horren VIII. tituluaren XV. kapituluan jasotzen den araubide berezia aplikagarri bazaie. Hauek dira artikulu horretan zerrendatzen diren subjektu pasiboak:

  1. Irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimena eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriak aplikatzeko baldintzak betetzen ez dituzten irabazi asmorik gabeko entitate eta erakundeak.
  2. Kooperatiba elkarte, federazio eta konfederazioak.
  3. Elkargo profesionalak, enpresarien eta profesionalen elkarteak, ganbera ofizialak, arrantzaleen kofradiak, langileen sindikatuak eta alderdi politikoak.
  4. Enplegua sustatzeko fondoak, birmoldaketa eta berrindustrializazioari buruzko uztailaren 26ko 27/1984 Legeak 22. artikuluan jasotakoaren arabera eratu direnean.
  5. Lan istripu eta gaixotasun profesionaletarako Gizarte Segurantzaren mutuak, beren araudian jasotako beharkizunak betetzen badituzte.

(10) BGAEak (7/1988 FA) eta pentsio fondoak (1/2002 LED): Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan zerga araubide hauetako bat aplikagarri bazaie: uztailaren 15eko 7/1988 Foru Arauak, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Entitateen Zerga Araubideari buruzkoak, ezarritakoa, edo, bestela, Pentsio Plan eta Fondoei buruzko 1/2002 Legegintzazko Errege Dekretuan jasotakoa.

(11) Kapital-arriskuko sozietate eta fondoak eta eskualdeko industria garapenerako sozietateak: Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak VIII. tituluko VI. kapituluan ezartzen duen zerga araubidea aplikagarri badute.

(13) Talde zk.: 4 digitu gehi letra bat, edo 5 digitu.

(14, 15) Sozietate taldeen tributazioa: Sozietate taldeen araubidearen arabera tributatzen duten subjektu pasiboek (7/1996 Foru Arauaren VIII. tituluko IX. kapitulua) adierazi behar dute talde zenbakia zein duten eta sozietatea nagusia edo menpekoa den.

(16) Hidrokarburoen ikerkuntza eta ustiapenerako entitatea: 7/1996 Foru Arauak VIII. tituluko XII. kapituluan ezartzen duen zerga araubidea aplikagarri duten subjektu pasiboek jarriko dute gako honetan X bat.

(17) Etxebizitzak errentan ematen dituen sozietatea: Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta Gipuzkoako Foru Ogasunari araubide berezi hori aukeratu dutela behin jakinarazita (7/1996 F. Arauaren 119bis artikulukoa), araubide hori aplikagarri gertatzen bazaie foru arau horren VIII. tituluko XVI. kapituluan jasotakoaren arabera. Jakinarazpen horren data ere ipini beharko dute.

(18) Nazioarteko gardentasun fiskaleko entitatea: Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta entitate ez-egoiliar batek edo batzuek lortu duten errenta positiboa aitortzen den zergaldiko oinarri ezargarrian sartu baldin badute 7/1996 Foru Arauak VIII. tituluko XIII. kapituluan dioena betez.

(19) Establezimendu iraunkorra: Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaintzen duten pertsona eta entitate ez-egoiliarrek jarri behar dute gako honetan X bat (2/1999 Foru Araua, apirilaren 26koa).

(20) Enpresa txikia (7/1996 FAren 49.1 art.): Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta aitortzen den zergaldian enpresa txikitzat hartu badira Sozietateen gaineko Zergaren 7/1996 Foru Arauak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, foru arau horren VIII. tituluak II. kapituluan jasotzen duen araubide berezia zergaldi horretan erabilita edo erabili gabe.

Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak enpresa txikitzat hartuko dira:

  1. Ustiapen ekonomiko bat egitea.
    Ustiapen ekonomikoaren definizioa. 45/1997 FDren 38.2 Art. Aurreko apartatuan aipatutako 1. eta 2. apartatuetako a) letran xedatutakoaren ondorioetarako, ulertuko da entitate batek ustiapen ekonomiko bat egiten duela jarduera ekonomiko bat garatzen duenean Pertsona FisikoenErrentaren gaineko Zergan ezarritakoaren arabera.
  2. Bere eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunean definitzen den eran, edo bere aktiboa, 10 milioi eurokoa baino handiagoa ez izatea.
  3. Batez besteko plantila 50 langile baino gehiago ez izatea.
  4. Aurreko beharkizunetako bat betetzen ez duten enpresek ez edukitzea entitate horien kapitalean, dela zuzenean dela zeharka, %25etik gorako partaidetzarik, non eta entitate horiek ez diren kapital-arriskuko fondo edo sozietateak edo enpresen sustapenerako sozietateak (Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 59. eta 60. artikuluetan aipatuak hurrenez hurren), eta euren partaidetza ez den sozietate horien xede soziala betetzearen ondorio bat.

Entitatea sozietate talde bateko kide bada Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, adierazitako magnitudeak talde horretako entitate multzoari buruzkoak izango dira.

(21) Enpresa ertaina (7/1996 FAren 49.2 art.): Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta aitortzen den zergaldian enpresa ertaintzat hartu badira Sozietateen gaineko Zergaren 7/1996 Foru Arauak 49.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Artikulu horretan ezarritakoaren arabera, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak enpresa ertaintzat hartuko dira:

  1. Ustiapen ekonomiko bat egitea.
  2. Bere eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunean definitzen den eran 50 milioi eurokoa baino handiagoa ez izatea, edo bere aktiboak 43 milioi euro ez gainditzea.
  3. Batez besteko plantila 250 langile baino gehiago ez izatea.
  4. Aurreko beharkizunetako bat betetzen ez duten enpresek ez edukitzea entitate horien kapitalean, dela zuzenean dela zeharka, %25etik gorako partaidetzarik, non eta entitate horiek ez diren kapital-arriskuko fondo edo sozietateak edo enpresen sustapenerako sozietateak (Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 59. eta 60. artikuluetan aipatuak hurrenez hurren), eta euren partaidetza ez den sozietate horien xede soziala betetzearen ondorio bat.

Entitatea sozietate talde bateko kide bada Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, adierazitako magnitudeak talde horretako entitate multzoari buruzkoak izango dira.

(23) Meatzaritza: 7/1996 Foru Arauak VIII. tituluko XI. kapituluan meatzaritzarako ezarritako zerga araubidea aplikagarri duten subjektu pasiboek jarri behar dute X bat gako honetan.

(24) Jarduerarik gabeko entitatea: Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta aitortzen den zergaldian aitorpen eredu honen galera eta irabazien kontuan zenbateko bat bera ere idatzi ez badute aplikagarri diren kontabilitate arauen arabera kontu horretan erregistratu beharreko eragiketarik egin ez dutelako. Aurrekoa hala izanik ere, Balantzea nahitaez bete beharko dute.

(25) Baterako tributazioa (Estatua/Foru Aldundiak/Nafarroa): gako honetan X bat jarriko da baldin eta entitateek, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomi Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen arabera, aldi berean tributatzen badute Estatuan eta Euskal Herriko foru aldundietan edota Nafarroako Foru Erkidegoan.

(26 eta 27) Finantzetako inbertsio fondoa, eta ondasun higiezinetako inbertsio sozietatea edo ondasun higiezinetako inbertsio fondoa: Honako entitateak direnean X bat jarriko da gako honetan (7/1996 FAren 29.5 art.):

  1. Finantzetako inbertsio fondoak, Inbertsio Kolektiboko Erakundeen Legean arautuak, baldin eta exijitutako partaide kopurua gutxienez lege horren 5 artikuluan aipatzen dena bada.
  2. Ondasun higiezinetako inbertsio sozietateak eta ondasun higiezinetako inbertsio fondoak, denak ere Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko 35/2003 Legean arautuak, baldin eta, exijitutako akziodun edo partaide kopurua gutxienez lege horren bosgarren eta bederatzigarren artikuluetako laugarren apartatuetan aipatzen dena bada, eta inbertsio kolektiboko erakunde ez-finantzarioak izanik, beren xede sozial bakarra edozein motatako ondasun higiezin hiritarretan inbertitzea bada, horiek gero errentan emateko, eta, gainera, inbertsio gai diren etxebizitzak, ikasleen egoitzak eta zaharren egoitzak, batera hartuta, gutxienez aktibo osoaren 100eko 50era iristen badira.
  3. Ondasun higiezinetako inbertsio sozietateak eta ondasun higiezinetako inbertsio fondoak, 35/2003 Legean arautuak, baldin eta b) letran aurreikusitako baldintzak betetzeaz gainera, euren jarduera etxebizitzak bakarrik sustatzea bada horiek errentan emateko.
  4. Hipoteka merkatua arautzeko fondo publikoa, Hipoteka Merkatuari buruzko martxoaren 25eko 21/1981 Legeak 25. artikuluan ezarritakoa.

(28) Kreditu entitatea: Espainiako Bankuaren kontabilitate arauak bete behar dituzten entitateek jarriko dute gako honetan X bat.

(29) Aseguru entitatea: Aseguru entitateen Kontabilitate Plana nahitaez aplikatu behar duten entitateek jarriko dute gako honetan X bat (1317/2008 ED, uztailaren 24koa).

(30) Balore atzerritarren edukitza-entitateak: 7/1996 Foru Arauaren 53. eta 54. artikuluetan aipatutako entitateek jarriko dute gako honetan X bat.

(31) Kooperatiba babestua: Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzkoak, II. tituluko I. kapituluaren 4. artikuluan definitzen dituen sozietate kooperatiboek jarriko dute gako honetan X bat.

(32) Bereziki babestutako kooperatiba: Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzkoak, II. tituluko II. kapituluaren 5. artikuluan definitzen dituen sozietate kooperatiboek jarriko dute gako honetan X bat.

(33) Babestu gabeko kooperatiba: Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzkoak, II. tituluko III. kapituluaren 11. artikuluan definitzen dituen sozietate kooperatiboek jarriko dute gako honetan X bat.

(34) Aitorpen osagarria: Entitateek X bat jarri behar dute gako honetan zergaldi bereko beste aitorpen baten aitorpen osagarria aurkezten dutenean.

(35) Aldi baterako enpresa-elkarteak: 7/1996 Foru Arauak VIII. tituluko V. kapituluan definitu eta arautzen dituen entitateek jarriko dute X bat gako honetan.

(36) Interes ekonomikoko taldeak (7/1996 Foru Arauaren VIII. tituluko IV. kap.): 7/1996 Foru Arauak VIII. tituluko IV. kapituluaren 55. artikuluan definitzen dituen entitateek jarriko dute X bat gako honetan.

(37) Interes ekonomikoko talde europarrak (7/1996 Foru Arauaren VIII. tituluko IV. kap.): 7/1996 Foru Arauak VIII. tituluko IV. kapituluaren 56. artikuluan definitzen dituen entitateek jarriko dute X bat gako honetan.

(38) Ondare sozietateak: 7/1996 Foru Arauak VIII. tituluko VIII. kapituluan definitu eta arautzen dituen entitateek jarriko dute X bat gako honetan.

(39) 7/1996 Foru Arauaren 29.2 art.ko entitateak: Honako entitateak direnean X bat jarriko da bat gako honetan:

  • Aseguru orokorreko mutuak eta gizarte aurreikuspeneko entitateak, baldin eta beren arauetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
  • Elkarrekiko bermedun sozietateak eta birfinantzamendu sozietateak, Elkarrekiko Bermedun Sozietateen Erregimen Juridikoari buruzko martxoaren 11ko 1/1994 Legean arautuak, baldin eta Espainiako Bankuaren erregistro berezian inskribatuta badaude.
  • Balore eta burtsa sozietate eta agentziak, baldin eta legez Bilboko Balore Burtsako kide badira Baloreen Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legeak ezarritakoaren arabera.
  • Baloreak Bilboko Balore Burtsan negoziatzeko lehenengo aldiz onartu zaizkien sozietateek.

(40) Merkataritza taldeko entitatea: Entitateak merkataritza talde bateko kide badira Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, X bat jarri behar dute gako honetan.

(95) Elkarrekiko garantia sozietateak: 7/1996 Foru Arauak 29. artikuluko 2.b) apartatuan aipatutako entitateek X bat jarriko dute gako honetan.

(71) Kapital aldakorreko inbertsio sozietatea: Inbertsio Kolektiboko Erakundeen Legean arautuak, baldin eta exijitutako akziodun kopurua gutxienez lege horren 9 artikuluan aipatzen dena bada.

(52) Entitate desegina eta likidatua: Ekitaldian desegin eta likidatu diren entitateek jarriko dute X bat gako honetan.

(54) Entitate desegina, likidatu gabea (enpresa berregituratzeko prozesuak): Enpresa berregituratzeko prozesu baten ondorioz, ekitaldian desegin eta likidatu gabeko entitateek jarriko dute X bat gako honetan, 7/1996 Foru Araueko VIII Tituluko X kapituluan arautzen den erregimen berezia aplikatzea aukeratua izana ala ez.

(96) Eraldaketarako nekazaritza sozietatea: Entitatea eraldaketako nekazaritza sozietatea bada, X bat jarriko du gako honetan.

(59) Balantzeak eguneratzea: Otsailaren 5eko 1/2013 Foru Dekretu Arauak dionaren arabera balantzeak eguneratzea erabaki duten entitateek jarriko dute X bat gako honetan.