Pantaila osoa kendu

Aitorpenaren aurkezpena (184-2013)

Aukera hau erabiliz, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu den formatu ofizialarekin transmititu, grabatu eta inprimatu ahal izango dituzu aitorpenak, Foru Ogasunean aurkeztuak izateko.

Aitorpena bi modutan aurkeztu daiteke:

• Paperezko euskarrian, estankoetan erosi daiteke, edo bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikotik imprimatu daiteke erabiltzaileek https://www.gfaegoitza.net helbidean eskura dezaketen PDF artxiboa jaitsiz.

• Transmisio telematikoa, sinadura elektronikoa (ziurtagiria) edo gako operatiboa erabilita,  banakako eta zein taldekako aitorpenak bide telematikoz bidaliko dira, "Gipuzkoataria" zerbitzuaren bitartez.

1011/2010 Foru Aginduaren 1.1 artikuluan sartzen diren guztiek bide elektronikoz bakarrik aurkeztu behar dute eredu informatiboa.

Aurkezpen modu honek aukera ematen dio erabiltzaileari aurkeztutako aitorpenak kontsultatzeko. Enpresei, enpresaburu eta profesionalei eta aholkulari profesional eta ordezkariei aurkezpen modu hau gomendatzen zaie beti.

Aitorpena bete ondoren, Aurkezpena botoia sakatu bezain pronto transmititu beharreko fitxategia sortzen da. Programaren urratsak jarraituz Gipuzkoataria-ra iritsiko da. Hortik aukeratutako identifikazio sistema osatu ondoren transmititu daiteke aitorpena.

Aurkezpen kolektiborako,  jarraitu beharreko prozedura honako hau da:

1. Aurkezlearen datuak bete beharko dira:IFZ, izen abizen edo sozietatearen izena eta helbidea.

2.  Taldekako aitorpena duen fitxategia non gorde nahi duzun aukeratu. Besterik adierazi ezean, programa instalatu den direktorioan gorde egingo da.

3.  Hautatu zein aitorpenak grabatu eta aurkeztu nahi dituzun.

4.  Zerbitzu Telematikoen Atarian, "Gipuzkoataria", sartu

5. Sartu portalean sinadura elektronikoa erabiliz, Aitorpen telematikoak atal barruan, eredu informatiboen aurkezpenerako eman behar diren urratsak jarraitu.

Transmisioaren ziurtagiria: transmisioa egin ondoren ikusten den web orria izango da aurkezpenaren ziurtagiria. Ziurtagiri hori inprimatu edo gorde daiteke.

Osagarriak edo ordezko aitorpenak: aitorpena transmititu ondoren, posible izango da lehenengo horren aitorpen osagarriak edo ordezkoak transmititzea:

• Aitorpen osagarriak: jatorrizko aitorpenean sartu ez diren datuak aitortzeko.
• Ordezko aitorpenak: aurretik aurkeztutako aitorpen bat ordezkatzeko

Bi kasu hauetan, sistemak aurreko aitorpenak antzematen ditu, erabiltzaileari jakinarazten dio eta , transmititu ondoren, transmisioaren ziurtagiria ematen dio.