Pantaila osoa kendu

Entitate ordezkariaren identifikazio datuak (220-2016)

220 eredua, Sozietate Taldeen erregimenean dauden Sozietate Taldeei aplikagarri zaie, kooperatibak barne, Sozietate gaineko zergaren Arau Foralaren VIII Tituluko IX Kapituluan araututa dagoen erregimena.

Taldeko entitate ordezkariaren datuak beteko dira.

Entitateak egindako jarduera nagusiaren azalpena

Zergaldian eragiketa bolumen gehien izan duen jarduera hartuko da jarduera nagusitzat. Jarduera nagusiaren izena eta epigrafea Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren ordainagirian edo alta aitorpenean azaltzen dira.

Taldearen langileria

Bost datu mota desberdin eskatzen dira:

  • Ekitaldi amaieran mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua: ekitaldiko azken egunean mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua adieraziko da.
  • Aurreko ekitaldi amaieran mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua: aurreko ekitaldiko azken egunean mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua adieraziko da.
  • Lan kontratu mugagabeko oraingo ekitaldiko batez besteko plantila: lan kontratu mugagabea duten langile kopurua batu eta.baturaren emaitza zati 365 egun eginez kalkulatzen da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira.

  • Lan kontratu mugagabeko aurreko ekitaldiko batez besteko plantila: aurreko ekitaldian lan kontratu mugagabea zuten langile kopurua batu eta baturaren emaitza zati 365 egun eginez kalkulatzen da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira.

  • Lan kontratu mugagabeko ekitaldiko gehienezko langileria: ekitaldian zergaldiko egun guztietan gehienezko langileria, lan kontratu mugagabekoa.