Pantaila osoa
Cargando...
 

Erregelamenduz paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurraldeekin zerikusia duten baloreak edukitzea (200-2016)

Aitortzen den zergaldia itxi denean eduki diren baloreei buruzko datuak eskatzen dira apartatu honetan.

Mota. Dagokion entitateak zein motatako baloreak dituen paradisu fiskaltzat kalifikatuta dauden herrialde edo lurraldeetan adieraziko da hemen. Horretarako A, B edo C letra jarriko da ondoko honen arabera:

  1. Erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurraldeetan dauden entitateen fondo propioen baloreak.
  2. Herrialde edo lurralde horietan eratuak izan diren inbertsio kolektiboko erakundeen baloreak.
  3. Errenta finkoko baloreak, herrialde edo lurralde horietan bigarren mailako merkatuetan kotizatzeko onartuak.

Entitate partaidetua edo balore jaulkitzailea. Baloreak aurreko apartatuko A edo B motakoak badira, entitate partaidetuaren izena edo sozietate izena jarriko da. C motakoa izanez gero, entitate jaulkitzailearena jarriko da.

Paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurraldea. Paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurraldea adierazi behar da, ondoko hau kontuan hartuz:

  • "Mota A" adierazten bada, entitate partaidetuaren egoitza dagoen herrialde edo lurraldea jarriko da.
  • "Mota B" jartzen bada, entitate partaidetua eratu den herrialde edo lurraldea jarriko da.
  • "Mota C" adierazten bada, baloreak bigarren mailako merkatuetan kotizatzeko onartu diren herrialde edo lurraldea jarriko da.

Eskuratze balioa. Baloreak eskuratzean zenbat ordaindu den jarri behar da hemen. Beren eskurapen prezioagatik konputatuko dira, noiz eskuratu diren alde batera utzita.

Partaidetza %. Baloreei dagokiena jarriko da, baldin eta "Mota" apartatuan A edo B adierazi bada.