Pantaila osoa kendu

Hobariak (220-2013)

Taldeko entitate bakoitzeko hobariak adierazi behar dira, eta hauen zenbatekoaren batura, likidaziora eramango da (1302etik 1305ra arteko laukiak).

Bereziki babestutako kooperatiben hobariak

Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren 27.2 artikuluan eta bigarren xedapen gehigarrian esandakoaren arabera kalkulatu diren hobariak adieraziko dira. Bestalde, jarri "aplikatua" laukitxoan sortutako kenkaritik zenbat aplikatzen zaion aitortzen den zergaldiko likidazioari.

Bestelako hobariak

Udal zerbitzu publikoak emateagatik aplikatutako hobariak: 7/1996 Foru Arauaren 36. artikulua eta Etxebizitzak errentan ematen dituzten entitateen hobariak: 7/1996 Foru Arauaren 119.ter artikulua.