Pantaila osoa kendu

Jasotzailea (296-2009)

Sakatu Jasotzaile berria botoia aitortzen diren jasotzaileen datuak betetzeko.

Aitorpen bakoitzak jasotzaile zerrenda bat izango du atxikita, eta ekitaldia aukeratzean ikusiko da.

Jasotzailearen datuak

Jasotzaileen identifikazio datuak bete behar dituzu

Ordezkariaren IFZ: bete hau baldin eta jasotzaileak adingabekoak badira eta IFZrik ez badute.

Pertsona mota: jasotzaileak pertsona fisikoa edo juridikoa den aukeratu zazu.

Bete jasotzailearen identifikazio datuak Helbidearen datuak sakatuz.

Pertzepzio zerrenda

Pertzepzio berria: sakatu Pertzepzio berria botoia, oraingo jasotzailearen pertzepzioen datuak betetzeko.

296 programaren bidez, gorantz edo beherantz antolatu daitezke pertzepzio zerrendako elementuak. Horretarako, klik egin paneleko honelako izenburuen gainean: Pertzepzioak.

Pertzepzioaren datuak: sakatu botoia, jasotzailearen pertzepzio zerrendan hautatuta dagoen jasotzailearen datuak bistaratzeko, edo, bestela, bi klik egin zerrendan hautatu nahi duzun pertzepzioaren gainean, zuzenean horretan sartzeko.

Pertzepzioa ezabatu: pertzepzio zerrendatik hautatutako pertzepzioa ezabatu eta deuseztatzeko balio du, baina aurrez eragiketa baieztatuta. Pertzepzioak ezabatzeko, era berean, klik egin dezakezu laburpen pantailan pertzepzio bakoitzaren eskuineko paperontziaren gainean.