Pantaila osoa kendu

Zuzeneko zenbatespena erabiltzen duten jarduera ekonomikoak: modalitate arrunta (109-2014)

Eranskin hau jarduera ekonomikoaren etekin garbia kalkulatzeko zuzeneko zenbatespenaren modalitatea arrunta erabiltzen duten zergadunek beteko dute.

Sozietateen gaineko Zergaren araudiak eta urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauaren 27. artikuluan ezarritako erregela orokorrak aplikatuko dira, ondoko hau ere kontuan hartuz:

Atxikitako ondare elementuen irabazi eta galerak: etekin garbia modalitate honen bitartez kalkulatzeko, jarduera ekonomikoari atxikitako elementuak saltzeagatik izandako irabazi edo galerak, Sozietateen gaineko Zergaren araudiaren arabera kuantifikatuak, gehitu edo kenduko zaizkio. Gainera, Sozietateen gaineko Zergaren araudian xedatutakoa ere aplikatuko da aparteko mozkinen berrinbertsioa eta berrinbertsioaren salbuespena izan badira.

Erregistro liburuak: kontabilitatea Merkataritza Kodearen arabera eramaten bada, ez dago erregistro liburuak eramateko obligaziorik. Obligazioa edukiz gero, liburu mota bakoitzeko honako datuok beteko dira: liburua osatzen duten ale kopurua, zergaldian erabilitako orri kopurua, zergaldi horretan egindako idazpen kopurua, eta azken idazpenaren data.