Pantaila osoa kendu
Cargando...
 

Zuzeneko zenbatespena erabiltzen duten jarduera ekonomikoak: modalitate erraztua (109-2015)

A) Modalitate erraztua:

Lehenik, sarrerak eta gastuak kalifikatu eta kuantifikatuko dira, Sozietateen gaineko Zergaren araudiak eta modalitate arrunterako aurreikusitako arauek dioetaren arabera. Kanpoan utziko dira hornidurak, amortizazioak eta jarduerari atxikitako ondare elementuetatik eratorritako irabaziak eta galerak.

Ondoren, sarrera eta gastu horien arteko diferentzia kalkulatuko da. Ateratzen den zenbatekoari, amortizazio, hornidura eta gastu justifikagaitzengatik,%10 gutxituko zaio jarduera guztietan, %35a Nekazaritza eta abeltzantzan eta %60a Garraioan.

Horrela kalkulaturiko zenbatekoari jarduerari atxikitako ondare elementuetatik eratorritako irabazi eta galerak, Sozietateen gaineko Zergaren araudiaren arabera kuantifikatuak, gehitu edo kenduko zaizkio.

B) Prozedura sektoriala Arrantzan:

Arrantza  jardueraren kasuan, honako erregela bereziak aplikatuta kalkulatuko da etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren metodoko modalitate erraztuan:

  • Lehenik sarrerak kalifikatu eta kuantifikatuko dira jarduerari atxikitako ondare elementuetatik eratorritako irabazi eta galerak sartu gabe.

  • Gastuak nekez frogatu eta balora daitezkeenean, aurreko puntuan aipatu diren sarreren %90 hartuko da bakar-bakarrik gastu kengarritzat.

  • Azkenik, jarduerari atxikitako ondare elementuetatik datozen irabazi eta galerak gehitu edo gutxituko dira. Sozietateen gaineko Zergari buruzko foru arauan jasotakoaren arabera egongo dira kalkulatuak.

C) Prozedura sektoriala basogintzan:

Baso jardueraren kasuan, honako erregela bereziak aplikatuta kalkulatuko da etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren metodoko modalitate erraztuan:

  • Lehenik sarrerak kalifikatu eta kuantifikatuko dira jarduerari atxikitako ondare elementuetatik eratorritako irabazi eta galerak sartu gabe.

  • Gastuak nekez frogatu eta balora daitezkeenean, aurreko puntuan aipatu diren sarreren %65 hartuko da bakar-bakarrik gastu kengarritzat. Portzentaje hori %75ekoa izango da ustiatu diren azalerak zergadunak basoberritzen dituenean ezarrita dauden baldintza eta epeei jarraiki.

  • Ondoren, aurreko puntuetan aipatutako sarrera eta gastuen arteko diferentzia kalkulatuko da. Diferentzia hori %50eko edo %60ko portzentajearekin biderkatuko da, baso jardueraren etekina, hurrenez hurren, bi edo bost urtetik gorako epean sortu denean eta aldian aldiro lortu ez denean.

  • Azkenik, jarduerari atxikitako ondare elementuetatik datozen irabazi eta galerak gehitu edo gutxituko dira. Sozietateen gaineko Zergari buruzko foru arauan jasotakoaren arabera egongo dira kalkulatuak.

 

Aparteko mozkinak berrinbertitu badira eta berrinbertsioa salbuesten bada, aurreko prozeduretan Sozietateen gaineko Zergaren araudian xedatutakoa aplikatuko da.

Erregistro liburuak: kontabilitatea Merkataritza Kodearen arabera eramaten bada, ez dago erregistro liburuak eramateko obligaziorik. Obligazioa edukiz gero, liburu mota bakoitzeko honako datuok beteko dira: liburua osatzen duten ale kopurua, zergaldian erabilitako orri kopurua, zergaldi horretan egindako idazpen kopurua, eta azken idazpenaren data.