Aitorpen laburpena (182-2008)

Programa batean Aitortzailearen araberako kudeaketa aukera erabilita sartzea erabaki badugu, aitorpenak gehitu aurretik sortu behar da aitortzailea. Ondoren, alde batera utzita zer kudeaketa mota hautatu dugun, Aitorpen berria sakatu behar dugu, aitorpen bat sortzeko.

Aitortu berria: ekitaldi berriaren alta egin ondoren, sakatu aitortu berria, 182 ereduko aitortuen datuak betetzeko.

182 ereduko programak aukera ematen du aitorpeneko aitortuen zerrenda gorantz edo beherantz ordenatzeko, identifikazio fiskaleko zenbaki, izen eta aportazioaren zenbatekoaren arabera. Horretarako, egin klik izen hori duten botoien gainean "182 eredua, urteko laburpena" panelean.

Aitortuaren datuak: sakatu botoia aitortuen laburpenean aukeratuta dauden aitortuen datuak ikusi edo aldatzeko edo, bestela, egin klik bikoitza zerrendako aitortuaren gainean zuzenean horretan sartzeko. Aitortuaren datuetan sartzeko, era berean, bi klik egin dezakezu zerrendan, zuk nahi duzun aitortuaren gainean.

Ezabatu aitortua: aitorpeneko aitortuen zerrendatik aukeratutakoa ezabatzeko eta deusezteko balio izango du, hala baieztatu ondoren. Aitortuak ezabatzeko, era berean, klik egin dezakezu laburpen pantailan jasotzaile bakoitzaren eskuineko paperontziaren gainean.



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Aitorpen+laburpena+%28182-2008%29