Aitorpenaren aurkezpena (200-2016)

Aitorpen guztiak modu telematikoz bakarrik egin behar dira, nahitaez. Pasahitz operatiboa edo sinadura elektronikoa erabilita baino ezingo dira autentikatu transmisio telematikoak. Horretarako, aitortzaileak Ogasunatarira jo behar du, bertan zerbitzu informatikoen dagokion orrian sartu, eta han dagoela berak nahi duen identifikazio sistema aukeratu.

Telematikoki egiten diren transmisio guztietan, autolikidazioaren kopia bat inprimatu daiteke, zigilu digitalaz hornitua, aurkezpena egin izana frogatzeko. Transmititu bezain pronto autolikidazioaren laburpena agertuko da “aitorpena aurkeztuta eta prozesatu gabe” izenburuarekin. Hortik 24 ordura “aitorpena aurkeztuta eta prozesatuta” moduan agertuko da.

Aurkezteko epea
25 egun naturaleko epean aurkeztu behar da aitorpena, zergaldia amaitu ondorengo sei hilabeteetatik aurrera kontatuta.

Aitorpena Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztea
Aitorpena bete ondoren, "aurkezpena" botoia sakatu bezain pronto transmititu beharreko fitxategia sortzen da. Programaren urratsak jarraituz Gipuzkoataria-ra iritsiko da. Hortik aukeratutako identifikazio sistema osatu ondoren transmititu daiteke aitorpena.

Aitorpena "profesionalen" bidez aurkeztea
Aurkezlea aholkularitza profesional bat bada, dagokion laukian sakatu behar du, eta grabazio zenbaki sekuentzial bat sortuko da. Ondoren, aitorpena aurkezteko urratsak egin behar dira Gipuzkotarian sartuta.

Aitorpena beste administrazio batzuetan aurkeztea (Bizkaia, Araba eta Nafarroa)

Aitorpeneko ezaugarrien atalean baterako tributazioa aukeratzen bada, Gipuzkoan aurkezteko artxiboa sortzen denean Araban, Bizkaian eta Nafarroan aurkezteko fitxategiak ere sortzen dira.

Beste administrazioetarako fitxategiak transmititzeko, Araba, Bizkaiko edo Nafarroako administrazioaren webgunean sartu behar da eta bertako azalpenak jarraitu. 

Aitorpena Estatuko Administrazioan aurkeztea

Aldi berean Estatuko Administrazioan tributatzea badagokio, Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu beharreko fitxeroa sortu ondoren, aitorpena PDF formatuan inprimatu ahal izango da Administrazio horretan aurkezpena egin ahal izateko.

Frogagirien aurkezpena

Aitorpen eredua onartzen duen Foru Aginduan aipatutako dokumentazioa eta, oro har, subjektu pasiboak erantsi nahi dituen bestelakoak telematikoki aurkeztu behar dira beti (“Gipuzkoataria” erabilita) aitorpenarekin batera (2 mega gehienez). Igorpen bat baino gehiago egin daiteke, baina betiere bakoitzerako adierazi den 2 megako mugarekin.

Autolikidazioa bidali eta gero aurkeztu ahal izango da dokumentazioa, hurrengo pausoak jarraituz:

  1. Aitorpena kontsultatu

  2. Akzioak

  3. Artxiboak erantsi:   Dokumentuaren deskripzioa

 Artxiboa erantsi

 Berria

 



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Aitorpenaren+aurkezpena+%28200-2016%29