Aitorpenen laburpena (193-2011)
Programa batean Aitortzailearen araberako kudeaketa aukera erabilita sartzea erabaki badugu, aitorpenak gehitu aurretik sortu behar da aitortzailea. Ondoren, alde batera utzita zer kudeaketa mota hautatu dugun, Aitorpen berria sakatu behar dugu, aitorpen bat sortzeko.
Jasotzaileen zerrenda
Jasotzaile berria: aitorpen berriari alta eman ondoren, sakatu Jasotzaile berria aitortzen diren jasotzaileen datuak betetzeko.
193 ereduko programak aukera ematen du aitorpeneko jasotzaileen zerrenda gorantz edo beherantz ordenatzeko, identifikazio fiskaleko zenbakiaren eta izenaren arabera. Horretarako, egin klik izen hori duten botoien gainean Jasotzaileen laburpenari dagokion leihoan.
Jasotzailearen datuak: sakatu botoia Jasotzaileen zerrendan aukeratuta dauden jasotzaileen datuak ikusi edo aldatzeko edo, bestela, egin klik bikoitza zerrendako jasotzailearen gainean harengana zuzenean iristeko.
Ezabatu jasotzailea: aitortutako jasotzaileen zerrendatik zuk aukeratutako jasotzailea ezabatzen eta deuseztatzen du, hala baieztatu ondoren. Horretarako, klik egin paneleko honelako izenburuen gainean: jasotzaileen laburpena. Jasotzaileak ezabatzeko, era berean, klik egin dezakezu laburpen pantailan jasotzaile bakoitzaren eskuineko paperontziaren gainean.