Aurkeztera behartuak (20R)

20R eredua aurkeztera behartuta daude ondoren aipatzen diren entitateak, bat-egiteei, zatiketei, aktiboen ekarpenei, balore trukaketari, aktibo eta pasibo osoaren lagapenari eta europar sozietate baten europar sozietate cooperativo baten sozietate helbidea Europar Batasuneko estatu batetik bestera aldatzeari buruzko araubidera lotzen direnak:

a) Bat-egite edo zatiketa direnean, 20R eredua entitate eskuratzaileak edo eskuratzaileek aurkeztu beharko dute.

Bat-egite edo zatiketa eragiketak egiten badira entitate eskuratzailearen eta entitate eskualdatzailearen egoitza fiskala Espainian izan gabe, eta eragiketa horietan zergaren foru arauak 102. artikuluan jasotzen duen araubidea ezin bada aplikatu entitate eskuratzaileak ez izateagatik herrialde horretan establezimendu iraunkorrik, eragindako bazkide egoiliarrak aurkeztuko du 20R eredua.

b) Diruzkoak ez diren ekarpenak egiten direnean eta aktibo eta pasibo osoa lagatzen denean, entitate eskuratzaileari edo eskuratzaileei dagokie 20R eredua aurkeztea.

Entitate horien egoitza fiskala Espainian ez dagoenean eta herrialde horretan establezimendu iraunkor baten bidez aritzen ez denean, 20R eredua aurkezteko obligazioa pertsona edo entitate eskualdatzaileak aurkeztuko du.

c) Baloreak trukatzen direnean, 20R eredua entitate eskuratzaileak aurkeztuko du.

Baloreak eskuratzen dituen entitatea eta baloreak trukatzen dituen entitate partaidetua ez badira Espainian egoiliarrak, eragindako bazkide egoiliarrak aukeratuko du 20R eredua.

d) Sozietate helbidea aldatzeko eragiketetan, sozietateak berak aurkeztu behar du 20R eredua.



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Aurkeztera+behartuak+%2820R%29