Obligazio pertsonala eta obligazio erreala (714-2014)
Ondoko baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoek aurkeztu behar dute, obligazio pertsonalagatik, Aberastasunaren gaineko Zergaren aitorpena:
-
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadun izatea Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean.
-
Oinarri ezargarria 700..000,00 eurotik gorakoa izatea, Zergari buruzko arauei jarraiki kalkulatua, edo, hori gertatzen ez denean, haien ondasun edo eskubideen balioa, Zergaren arauen arabera kalkulatua hau ere, 3.000.000,00 eurokoa baino handiagoa izatea. Kontuan eduki behar da ondare garbi osoagatik ordaindu behar dela zerga, ondasunak non dauden kokatuta edo eskubideak non erabili daitezkeen kontuan hartu gabe.
Ez-egoiliar batek Gipuzkoan izan badu bere azken egoitza, Gipuzkoan aitortzea aukeratu ahal izango du obligazio pertsonalagatik. Aukera hori obligazio pertsonalari dagokion aitorpena Gipuzkoako egoiliar izateari utzi dion lehen ekitaldian aurkeztuz egin beharko da.
Lurralde espainiarrean egoitzarik ez duten pertsona fisikoek ere Aberastasunaren gaineko Zerga aitortu behar dute, obligazio errealagatik, lurralde espainiarrean ondasun eta eskubideak dituztenean, baldin eta baldintza hauek betetzen badira:
-
Ondasun eta eskubide horien baliorik handiena euskal lurraldean egotea.
-
Ondasun eta eskubideak Gipuzkoan eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste lurralde historiko batean edo batzuetan kokatuta badaude, Gipuzkoan kokatutakoen balioa beste lurralde historikoetan kokatuta daudenena baino handiagoa izatea.
Zentzu horretan, lurralde jakin batean kokatuta dauden, gauzatu daitezkeen edo bete behar diren ondasun eta eskubideak hartuko dira lurralde horretan kokatutzat.
OHARRA: 700.000,00 euroko minimo salbuetsia zerga ordaintzeko obligazio erreala duten subjektu pasiboei aplikatuko zaie, betiere frogatzen badute beren ondare osoa 700.000 eurotik beherakoa dela, eta haien egoitza ez badago paradisu fiskaltzat hartutako herrialdeetan edo informazio trukerako akordiorik sinatu ez dutenetan.